Saila / Erakunde Autonomiaduna
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura
Berrikuntza eta Garapen Teknologikoko Zuzendaritza
Oinarrizko ikerketarako, ikerketa aplikaturako, berrikuntzarako eta garapenerako jarduerak finantzatzea, lankidetza-proiektu baten barruan ala banan-banako proiektuetan, Aginduak finkatu bezala.
a) Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten eta nekazaritza, arrantza eta nekazaritzako elikagaien sektorekoak diren enpresak, baldin ikerketa zentro ofizial edo unibertsitateko departamenturen batekin lan egiten badute.
b) Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten, nekazaritza, arrantza eta nekazaritzako elikagaien sektorekoak diren eta I + G zentro propioa duten enpresak.
c) Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten eta nekazaritza, arrantza eta nekazaritzako elikagaien sektorekoak diren enpresa talde eta elkarteak, beren kideren baten I + G zentro batekin zein ikerketa zentro ofizialen batekin edo unibertsitateko departamenturen batekin lan egiten badute.
d) Kapital publikoa edo pribatua duten enpresak, beraien jarduera nagusia nekazaritza, arrantza eta nekazaritzako elikagaien sektoreko ikerkuntza baldin bada.
1.- Laguntzaren zenbatekoa zehazteko, diruz laguntzekoak diren gastuei 367/1995 Dekretuaren 9. artikuluko portzentajeak aplikatuko zaizkio, 50/1997 Dekretuak artikulu horri emandako testua hartuta. Aplikatu beharreko portzentajea proiektatzen den jardueraren ezaugarrien araberakoa da.
2.- Banakako proiektuei, gehienez ere, diruz laguntzekoak diren gastuen %50eko finantzaketa esleituko zaie.
367/1995 Dekretua, uztailaren 11koa, Euskal Autonomi Elkarteko nekazaritza, arrantza eta nekazaritzako elikagaien sektorean ikerketa eta eraberriketa bultzatzeko neurriei buruzkoa.
50/1997 Dekretua, martxoaren 11koa, Euskal Autonomi Elkarteko nekazaritza, arrantza eta nekazaritzako elikagaien sektorean ikerketa eta eraberriketa bultzatzeko neurriei buruzko Dekretua aldatzeko dena.
Agindua, 2008ko ekainaren 11koa, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuarena; haren bitartez uztailaren 11ko 367/1995 Dekretuan aurreikusitako laguntzetarako deialdia egiten da 2008rako, dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta nekazaritzako elikagaien sektorean ikerketa eta eraberriketa bultzatzeko neurriak arautzen baititu.
Felix Guarrotxena
Telefonoa: 945-019690
Fax: 945-019702
Posta elektronikoa: f-guanotxena@ej-gv.es
'Formularioak' atalean agertzen diren eskabide-inprimaki normalizatuetan aurkeztuko dira zehazten den dokumentazioarekin batera.
2008/07/17 - 2008/08/16
BERRIKUNTZA ETA TEKONOLOGIAREN GARAPENEKO ZUZENDARITZA
Donostia kalea, 1 - 3. soilairua. (Lakua I)
01010 - VITORIA-GASTEIZ
Ez dira azaltzen
Berrikuntza eta Teknologiaren Garapeneko zuzendaria
Eskariak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik kontatzen hasita hiru hilabeteko epean.
Ezespenezkoak
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
Eskabidea (doc 398 Kb)
Eskabidea (pdf 63 Kb)
Ez dago
Ez dago
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
16/07/2008