|
Ertzaintzak eta udalerri nagusietako Udaltzaingoek abiadura kontrolatzeko kanpaina berri bat abiatuko dute hilaren 23tik, astelehena, uztailaren 6ra, igandea. Kanpaina hau 2008-2010 Euskadiko Bide Segurtasuneko Plan Estrategikoaren baitan dago. Polizia agenteek radar finko eta higigarrien bidez EAEko errepideetatik zehar ibiltzen diren ibilgailuen abiadura kontratuko dute. Aurreko kanpainan 610 mila ibilgailu kontrolatu eta 9.390 salaketa izapidetu ziren.
Ertzaintzak eta hiru hiriburuetako eta hainbat euskal udalerritako Udaltzaingoek abiadura kontrolatzeko kanpaina berri bat abian jarriko dute EAEko errepideetan hilaren 23tik uztailaren 6ra.
Kanpaina honek (2008-2010 Euskadiko Bide Segurtasuneko Plan Estrategikoaren baitan dago) abiadura-mugak ez errespetatzeak ibilgailuen trafikoan sortzen dituen arazoen inguruan sentsibilizatzea du helburu.
Joaneko apirilean burututako kanpainan 609.435 ibilgailu kontrolatu ziren eta ezarritako abiadura-muga gainditzeagatik 9.390 salaketa jarri eta 20.000 puntu inguru kendu ziren.
|