Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kontsumo

WAI-A

Prentsa eta komunikazioa


 

 

Kontsumo.net programa TeleBilbao, TeleDonostia eta TeleVitoriara itzuli da

Kontsumo.net telebista-programako irudia

 

Irailaren 15ean, 20:00etan, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritzak babestutako programa itzuli zen telebistara. Programa honek astelehenero irakasten du hobeto kontsumitzen. Nortxu Martínez-ek aurkeztutakoak atal berriak ekarri ditu: "¿Sabías que?", "El consejo de la semana" eta sariketa berri bat (*).

Argazkia handitzeko bere gainean sakatu

 

Azaroaren 17ko programako gaiak:

  • Nola egin erreklamazioa finantza-zerbitzuen alorrean
  • Kontsumo Gelak: Piercingak eta tatuajeak
  • ¿Sabías que?: Zer da phisinga, Interneten bidezko maulak 
  • Consejo de la semana: Sarrera-txartelak erostea banku baten bitartez, abantailak eta eragozpenak
     

(*) Asteko galdera: El objetivo de las etiquetas es:
 
a) Ser atractivas para la persona consumidora.
b) Facilitar a la persona consumidora información sobre el producto que compra.
c) Informar sobre las ofertas de los productos.

 

Bidali erantzun zuzena posta elektronikoko helbide honetara: consumo@telebilbao.es

 

"Kontsumo Bira" inauguratu da

"Kontsumo Bira" erakusketaren inaugurazioa 2008ko uztailaren 7an: "Kontsumo Bira" abiatu da, Gasteizen. Eusko Jaurlaritzaren Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritzaren ekimen hori Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako bederatzi udalerritatik igaroko da, kontsumitzaileak diren aldetik dagozkien eskubideen defentsa eta babeserako prestakuntza jartzeko herritarren eskura, modu arin eta dibertigarrian.

Argazkia handitzeko bere gainean sakatu

Prentsa oharra

Inaugurazioko irudiak

Erakusketaren irudiak, Getxon

Erakusketaren irudiak, Laudion

Erakusketaren irudiak, Donostia-San Sebastianen

Erakusketaren irudiak, Irunen

Erakusketaren irudiak, Beasainen

Erakusketaren irudiak, Bilbon

Erakusketaren irudiak, Santurtzin

Erakusketaren irudiak, Barakaldon

 

Erakusketa-egutegia (pdf, 58 Kb)

 

2008ko Kontsumitzailearen Astea 

 

M 15: Kontsumitzailearen EgunaMartxoaren 15a Kontsumitzailearen Munduko Eguna dela eta, Eusko Jaurlaritzako Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritzak ekitaldi batzuk antolatu ditu Bilbon, Donostian eta Gasteizen, martxoaren 10etik 15era bitartean, herritarrei kontsumoari dagozkion hainbat alderdiren berri emateko.

Ekitaldiak hauexek dira:

  • Komunikazioaren profesionalentzako, irakasleentzako eta elkarteentzako ate irekien eguna (hiru Kontsumo Gelak zentroetan)
  • Antzerki-emanaldiak
  • Dibulgazioko standak
  • Tailer dinamizatuak kontsumo-alorrean
  • II Kontsumoaren erronka
  • Prentsaurrekoak
     

Ekitaldien programa orokorra (pdf, 728 Kb)

 


 
Kontsumo Kanpaina Ibiltariaren bukaera: 14.000 lagunetik gora izan ziren erakusketan

 

Erakusketa ibiltariaren irudia Lau hilabeteko bira egin eta 16 herri bisitatu ondoren, kontsumoari buruzko kanpaina ibiltaria Irunen amaitu zen joan zen urriaren lauan. Kanpainaren ibilbide osoan zehar 14.000 lagunetik gora izan dira erakusketan bisitan, eta datu horrek adierazi nahi du ekimen horrek harrera ona izan duela zuzenduta zegoen biztanleriaren aldetik. Gaien arabera, bisita gehien izan dituen standa telefoniari buruzkoa izan da, kontsumoari lotuta erreklamazio gehien sortzen dituen sektorea izaki.

 

Argazkia handitzeko bere gainean sakatu

 

Erakusketaren egutegia (excel, 25 Kb)

Udalerri ezberdinetako erakusketaren argazkiak

 

Azken eguneratzea: 2008/11/17