Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

WAI-A

Merkataritzan aholkulari teknikoak prestatzeko bekak 2008

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Industria, Merkataritza eta Turismoa


Egitura atal kudeatzailea

Merkataritza Zuzendaritza


Xedea

25 beken deialdia, merkataritzaren arloan profesionalak prestatzeko.


Nori Zuzendua

Beka hauek lortzeko aukera ondoko baldintzak betetzen dituzten hautagaiek izan dezakete:
- Euskal Autonomia Erkidegoan bizilekua izatea, urtebetetik gorako antzinatasunaz.
- Goi-mailako unibertsitate-tilulazioaren jabe izatea, hobe Enpresen Zuzendaritzakoa edo baliokidea, bai eta Zuzenbidekoa ere merkataritza-arloko prestakuntza barne.
- Edukiari eta helburuei dagokienez ezaugarri berak edo antzekoak dituzten beken onuradun ez izatea.
- 32 urte baino gehiago ez izatea.


Diru kopurua

25 beka, 12 hilabetekoak eta 15.000,00 eurotako beka bakoitzeko.
2 hilabeteko berariazko prestakuntzaldia, beka behin betiko esleitu aurretik.
12 hilabeteko praktikaldia Euskal Herrian dagoen Merkatarien Laguntza Teknikorako Kabinete batean.


Araudia

AGINDUA, 2003ko ekainaren 11koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailburuarenagindua aldatzeko. Aldarazi den agindu horren bitartez, barne merkataritzako aholkulari teknikoak prestatzeko beken programa arautu zen.

 ebazpena, 2008ko ekainaren 18koa Merkataritza, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko sailburuorderena, 2006ko ekitaldiari dagokionez, merkataritzako aholkulari teknikoak prestatzeko bekak emateko deialdi publikoa egiteko dena.


Harremanak norekin

Eusko Jaurlaritza
Merkataritza Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 01 99 64
E-posta:
comerin@ej-gv.es

Eusko Jaurlaritza
Industria Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Lurralde Bulegoa
Concha Jenerala 23
48010 Bilbao
Tel.: 94 403 18 41
E-posta:
j-sangines@ej-gv.es

Eusko Jaurlaritza
Industria Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde Bulegoa
Easo 10
20006 Donostia-San Sebastián
Tel.: 943 02.25.65
E-posta:  t-urkiol@ej-gv.es

Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Lurralde Bulegoa
Samaniego 2
01009 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 01 70 54
E-posta:
mj-cubo@ej-gv.es

Merkatarien Laguntza Teknikorako Kabineteak - MLTK


Erantsi beharreko agiriak

a) Eskatzailearen oinarrizko datuak -Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko ordezkaritzetan emango den ereduaren arabera-, karnet-neurriko argazki bat, orain gutxi dela ateratakoa, eta telefonoa, harremanetan jarri ahal izateko.
b) Eskatzailearen curriculum vitae-a, akademia prestakuntza edo egindako ikasketen zerrenda, egindako jarduera profesionalak, hizkuntzak eta eskatzaileak egokitzat jotzen dituen beste merezimendu batzuk (argitaratuko lanak, artikuluak, e.a.) adierazi beharko ditu.
c) Eskatzailearen akademia-espedientea, ikasturte guztietan lortutako kalifikazioak eta goi-mailako ikasketak noiz bukatu dituen azalduz.
d) Europako Batasunetik egindako ikasketen akademia-espedienteak, Espainiako Hezkuntzaeta Kultura Ministeritzak emandako homologazioa fotokopia behar du izan.
e) Duen akademia-prestakuntza eta egindako ikastaroak egiaztatzen dituzten agiriak, ikastorduak eta, kasua bada, egindako praktikak adierazi beharko dira.
f) Lanean izandako esperientzia INEMen erregistratutako lan-kontratuez egiaztatuko da edota Gizarte Segurantzak egindako laneko bizi-agiriaz.
g) Erroldako egiaztagiria, administrazio-auzotasuna Euskal Autonomi Erkidegoan hamabi hilabete baino gehiagoz duela egiaztatzen duena.
h) NAN-aren fotokopia
i) Hautaketa-aurreko ikastaroan, edo, beka esleitzerakoan egin beharko dituen jardueretarako gertutasunari buruzko deklarazioa.
j) Edukiei eta helburuei dagokienez, antzeko ezaugarririk dituen beken onuradun ez den izan zinpezko aitorpena.


Eskabideak Aurkezteko Epea

2008ko abuztuaren 1era arte.


Eskabideak aurkezteko lekua

Eusko Jaurlaritza
Merkataritza Zuzendaritza
Donostia-San Sebastian, 1
01010 Vitoria-Gasteiz

Eusko Jaurlaritza
Industria Merkataritza eta Turismo Sailaren Bizkaiko Lurralde Bulegoa
Concha Jenerala, 23
48010 Bilbao


Eusko Jaurlaritza
Industria Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde Bulegoa
Easo 10
20006 Donostia-San Sebastián


Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Lurralde Bulegoa
Samaniego 2
01009 Vitoria-Gasteiz


Tramiteen deskripzioa

Hasierako kudeaketa lanak Industria, Merkataritza eta Turismo Lurralde Bulegoetan egingo dira. Bertan aurkeztutako eskaeren analisia eta ebaluaketa egingo, eta nahi duten informazio eta dokumentazioa esta dezakete, eskaerak dituzten gabeziak konpontzeko. Hori egin ondoren, Lurralde Bulegoak Merkataritza Zuzendaritzara bidaliko dituzte egindako analisiak. Zuzendaritza horrek behar duen informazioa esda diezaioke dagokion Lurralde Bulegoari aginduan arututako lanak egin ditzan.

Hautaketa batzorde batek egingo du aurkeztutako eskaeren balorazioa, eta eskumena duen organoari emango dio proposamena.


Egitura Atal Ebazlea

Merkataritza zuzendaritza


Ebazteko epea

6 hilabete, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.




Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak Tramitazio telematikoa
Bestelako Agiriak


Oharrak

MERKATARITZAKO TEKNIKOEN IKASTAROA EGITEKO ONARTUEN ZERRENDA  .

ONARTUTAKOEN BEHIN BEHINEKO ZERRENDA

ONARTUTAKOEN BEHIN BETIKO ZERRENDA

HIZKUNTZEKO FROGAREN ONARTUTAKOEN BEHIN BEHINEKO ZERRENDA

ELKARRIZKETARAKO ONARTUTAKOEN ZERRENDA

ELKARRIZKETAKO ORDUTEGIA

PROBEN EGUTEGIA

OINARRIZKO JAKINTZEN AZTERKETA
HIZKUNTZA-PROBAK


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

26/06/2008