Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera

WAI-A

ETORTEK 2008

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Industria, Merkataritza eta Turismoa


Egitura atal kudeatzailea

Teknologia Zuzendaritza


Xedea

Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko, Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzarako entitateek gauzatzen duten Ikerketa Estrategikoa bultzatzea da.


Nori Zuzendua

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarean integratuta dauden Zientzia eta Teknologiako Agenteak.


Diru kopurua

-


Araudia

221/2002 DEKRETUA, urriaren 1ekoa, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarea arautzeko oinarri-arauak gaurkotzen dituena.

123/2005 DEKRETUA, maiatzaren 31koa, ekonomia sustatzeko laguntzak ezarri zituen Dekretua bosgarren aldiz aldatzen duena.

Agindua, 2002ko urriaren 7koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, Ikerketa Estratetegikoa- ETORTEK Programa- arautzen duena.

AGINDUA, 2003ko apirilaren 16koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2002ko urriaren 7ko Agindua aldarazi duena; izan ere, azken agindu horren bitartez arautu zen ETORTEK programa, hau da, Ikerketa Estrategikoei diru-laguntzak emateko programa.

AGINDUA, 2005eko martxoaren 22koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena. Honen bidez bigarren aldiz aldatzen da Etortek programa arautu zuen agindua, ikerketa estrategikoak egiteko laguntzak ematekoa.

EBAZPENA, 2008ko ekainaren 4koa, Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordearena, Etortek programako laguntzen 2008ko ekitaldiko deialdia egiten duena. Etortek programaren bidez, Industria Merkataritza eta Turismo Sailak laguntzak ematen ditu ikerketa estrategikoa sustatzeko.
hutsen zuzenketa, ondoko ebazpenarena: Ebazpena, 2008ko ekainaren 4koa, Teknologia eta Industria Garapeneko sailburuordearena, Etortek programako laguntzen 2008ko ekitaldiko deialdia egiten duena. Etortek Programaren bidez, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak laguntzak ematen ditu ikerketa estrategikoa sustatzeko.

Harremanak norekin

SPRI
Bizkaia Plaza eraikina
Alameda de Urkijo 36, 4.a
48011 Bilbao

E-posta:
etortek@spri.es
Tel: 94 403 70 30
Harremanetarako: Maite Hernández

Eusko Jaurlaritza
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Donostia-San Sebastián 1
01010 Vitoria-Gasteiz
E-posta:
e-torner@ej-gv.es
Tel.: 945 01 82 54
Harremanetarako: Elena Torner


Erantsi beharreko agiriak

Ondoko dokumentu hauek bidali beharko dira:
- Eskaera-orria (ES-1).
- Proiektuan parte hartzeko inprimakia. (ES-2).
- Zinpeko Deklarazioaren inprimakia (ES-3).
- Proiektuaren memoria zehatza, paperean eta euskarri elektronikoan.
- Eskabidea egiten duen pertsonaren errepresentazio-boterearen kopia.
- Nortasun Fiskalaren Txartelaren fotokopia.
- Gizarte Segurantzarekiko obligazioak beteta dituenaren ziurtagiria.
- Foru Osagunekiko betebeharrak egunean ditueneko egiaztagiria edo eskatzailearen berariazko baimena, baimena emateko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zuzenean eskatzeko zerga arloko organo aginpidedunei laguntza eskatzailearen zerga betebeharrak bete izanaren egiaztagiria.


Inprimakiak zein proiektuaren memoria zehatza betetzeko jarraibideak eta formatu elektronikoak etortek@spri.es helbidean eskatu behar dira.


Eskabideak Aurkezteko Epea

2008/06/11 - 2008/07/24


Eskabideak aurkezteko lekua

SPRI
Bizkaia Plaza eraikina
Alameda de Urkijo 36, 4.a
48011 Bilbao


Tramiteen deskripzioa

Teknologiaren zuzendariari dagokio laguntzak eman edo ukatu direnari buruzko ebazpen administratiboa ematea eta berori jakinaraztea.

Laguntzen abonua zuzenean egingo zaie laguntzen emakidazun diren erakundeei urteko bi ordainketa bidez: lehen urtekoan, emandako dirulaguntzaren %50 Ebazpena jakinarazi eta berehala ordainduko da; hurrengoetan, aurreko urteko bakoitza egiaztatutakoan, Urteko bakoitzaren gainerako %50 ordainduko bada, honako egiaztagiriak aurkeztu beharko dira lehenago: dirulaguntzaren gai diren jarduerak egin direla egiaztatzen duten agiriak eta jarduera horien helburuak zenbateraino lortu diren egiaztatzen dutenak.


Egitura Atal Ebazlea

Teknologiako Zuzendaritza.


Ebazteko epea

Deialdia argitaratzen denetik 6 hilabete.

ONURADUNAK 2007



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

eskabide orria 

 


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Diruz lagun daitezkeen proiektuak.

1.– Honako hauek hartuko dira ikerketa aurre-estrategikorako proiektutzat: funtsezko-ikerketa proiektuak, prospektiba zientifiko-teknologikoa eta soziala dutenak azaleratzen ari diren gaiei dagokienez; gai horiek jasota egon beharko dira Eusko Jaurlaritzako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako politiken baitako jarduera estrategikoen eremuetan, edo bestela, Europar Batasuneko zientzia eta politikarako politiketan; horiek garatzen lankide izan beharko dute Zientzia eta Teknologiako Euskal Sareko agenteek; Euskal Autonomia Erkidegoko korporazio edo aliantza zientifiko-teknologiko bikoak edo gehiagokoak edo horiei sendo atxikitakoak izan beharko dute horiek; azkenik, euskal unibertsitateekin lankide izan daitezke.

2.– Honako proiektu hauek hartuko dira ikerketa estrategikorako proiektutzat: oinarrizko-funtsezko ikerketa orientatuko proiektuak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko agenteek burututakoak; honelakoak izan daitezke: aurreikusita dutenak arloari buruzko erreferentziako zentro eta erakundeetan goi mailako prestakuntza ematea; garrantzitsutzat jotzen dutenak nazioartean elkarlanean aritzea; eta helburu dutenak epe ertain eta luzean eskaera handia izan dezaketen arloetan ezagupenak lortzea, hain zuzen ere, ikerketa estrategikoko programetan jasotzen direnak Eusko Jaurlaritzako zientzia, teknologia eta berrikuntzarako politiken baitan.

3.– Era honetako jarduerak jaso ahal izango dituzte proiektuek:

a) Ikerketa eta garapen jarduerak, hau da, egon dauden ezagupenetan oinarritzen diren lan sistematikoak (originalak, esperimentalak edo teorikoak), ikerketa eta/edo esperientzia praktiko bidez eskuratutakoak; fenomeno eta gertakari sumagarrien fundamentuen gaineko ezagutza berriak lortzeko gauzatutakoak; edo, bestela, aplikazio edo erabilera jakin baterako direnak.

b) Ekipamendu teknologiko aurreratuen azpiegiturak sortzea eta erostea.

c) Talde ikertzailearen goi mailako gaikuntza- eta trebakuntza-jarduerak.

d) Nazioarteko lankidetzari buruzko hitzarmenak izenpetzearekin lotuta dauden jarduerak.

e) Zientzia eta teknologia arloak zaintzeko jarduerak.

f) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko Agenteen arteko ikertzaileak eta teknologoak atzerriko bikaintasun-zentroetan egotea.

g) Nazioarte mailan izen handia duten ikertzaileak eta teknologoak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko Agenteen artean egotea.

h) Atzerrian gaitutako ikertzaileak eta teknologoak Zientzia-Teknologia-Agentetarako eskuratzea.

i) Ikerketa zientifiko-teknologikoa hedatzea.

 

4.– Zientzia- eta teknologia-arloetan integratutako oinarrien gain aztertuko dira proiektuak, eta hainbat urtetarako izan daitezke.

 

 


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

10/06/2008