Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gizarteratzea
 

WAI-A

Gizarte-Larrialdietarako Laguntzak (GLL)

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza


Egitura atal kudeatzailea

Gizarteratze Zuzendaritza


Xedea

Gizarte-larrialdietarako laguntzak ez dira aldizkakoak, dirutan ematen dira, subentzio moduan eman ere. Gizarte-bazterkeriarik gerta ez dadin edo halako bazterkeriak konpontzeko behar-beharrezkoak diren gastuak ordaintzeko nahiko baliabiderik ez dutenentzako dira, eta berdin dio dena delako gastua arrunta edo ohiz kanpokoa den.


Nori Zuzendua

Honako baldintzok betetzen dituzten pertsonei:
1. Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritako erroldan agertzea, eskabidea egin baino sei hilabete lehenago.
2. 18 urte beteta izatea.
3. Dekretuko 3. artikuluan jasotako gastu espezifikoei aurre egiteko behar beste baliabiderik ez izatea.


Diru kopurua

Laguntzaren helburua diren gastu espezifikoen gaineko portzentaje jakin bat aplikatzearen emaitza izango da.

BUEI bakoitzeko eta urteko gehienez eman daitezkeen zenbatekoak eta GLL-en motak 2008. urtean

GLL Kontzeptua - Urteko gehienez

  • Alokairu gastuak edo etxebizitza nahiz bizitoki bat eskuratzeko maileguen interesak eta amortizazio-kuotak direla-eta
  • Ohiko etxebizitza edo bizitokia gozatzeko edo mantentzeko beharrezkoak diren bestelako gastuak
    • 1.110 €
  • Altzari edo gama zuria deituriko etxe-tresna elektronikoen gastuak
    • 1.850 €
  • Etxebizitza egokitzeko, konpontzeko edo bertako oinarrizko instalazioak egiteko gastuak
    • 1.850 €
  • Oinarrizko beharrizanei dagozkien gastuak
    • 1.850 €
  • Aurretik sortutako zorrak
    • 3.480 €

Oharra: 1.- 2007ko otsailaren 28ko Aginduaren ( pdf, 125.73) 2. artikulua kontsulta dezakezue.


Araudia
  • 199/1999 Dekretua   , apirilaren 20koa, Gizarte-larrialdietarako laguntzak arautzeko dena (EHAA 94, 99/05/20koa) (pdf, 232 KB)

  • 12/1998 Legea  , maiatzaren 22koa, Gizarte-Bazterkeriaren Aurkakoa (EHAA 105, 98/06/08koa) (pdf, 192 KB)

  • 9/2000 Legea, abenduaren 10ekoa, Gizarte-Bazterkeriaren Aurkako Legea aldatzekoa (EHAA 1, 01/01/02) (pdf, 105 KB)

  • 4/2003 Legea, ekainaren 25ekoa, Gizarte Bazterkeriaren Aurkako Legea aldatzen duena. (pdf, 45,6 KB)

  • Agindua, 2001eko otsailaren 14koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuarena,lanean hasteko pizgarriak ezartzeko dena. (EHAA 37, 01/02/21) (pdf, 157 KB)

  • AGINDUA, 2008ko otsailaren 13koa , Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena. Agindu honen bidez, gizarte larrialdietarako laguntzetako berariazko gastu bakoitzeko 2008an gehienez eman daitezkeen diru-kopuruak ezartzen dira, laguntza horietarako ezarritako kredituak banatzeko irizpideak zehazten dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko, udal eta mankomunitate bakoitzari 2008ko lehen seihilekorako dagokion aurrekontu-muga zehazten da. (pdf, 125.73 KB)
  • agindua, 2008ko maiatzaren 21ekoa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Historiko, Udal eta Mankomunitate bakoitzari, 2008ko bigarren seihilekoan eta Gizarte larrialdietarako Laguntzetarako esleitutako kredituen inguruan, dagokion aurrekontu-muga finkatzen duena.
  • agindua, 2008ko abenduaren 10ekoa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena. Honen bidez, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2008ko otsailaren 13ko Aginduari eta maiatzaren 21eko Aginduari jarraiki udalei eta mankomunitateei Gizarte Larrialdietarako Laguntzetarako emandako
    kredituak doitzen dira, eta aurrekontuetako muga berriak ezartzen.

 

 


Harremanak norekin

 

  • Josu Pujana Olabarri
    Telefonoa: 945 01 93 88

Faxa: 945 01 91 57
Posta elektronikoa:
 insersoc@ej-gv.es


Erantsi beharreko agiriak

Eskaera dagokion Udalean jaso ahal izango da.

Honako agiri hauek aurkeztu behar dira :

  • Eskatzailearen eta bizikidetzako unitate ekonomiko independenteko gainerako kideen nortasun-agirien fotokopia.
  • Familia-Liburuaren fotokopia eta/edo, hala badagokio, adingabekoen zaintza edo tutoretza egiaztatzen dituzten agiriak.
  • Tratu txarrak egonez gero, ebazpen judizialaren edo salaketaren fotokopia.
  • Ezkontzaren antzeko harreman iraunkorrak egonez gero, horren ziurtagiria.
  • Banantze, dibortzioa edo ezkontza baliogabe egonez gero, ebazpenaren fotokopia.
  • Euskal giza taldeen kideentzat, kontsulatuen ziurtagiriak.
  • (IMI)a arautzen duen Dekretuaren 5.2. artikuluan aurreikusitako kasuen zirkunstantzien ziurtagiria.
  • Diru-sarreren zinpeko aitormena.
  • Eskatzaileak ematea egokitzat jotzen dituen agiriak.

Eskabideak Aurkezteko Epea

Urte osoan zehar.

Eskabideak aurkezteko lekua



Interesduna bizi den udalerriko udalaren oinarrizko gizarte-zerbitzuak.


Tramiteen deskripzioa



Ez dago.


Egitura Atal Ebazlea



Dagokion udala


Ebazteko epea



Bi hilabete.



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa


Formularioak



Eskaera dagokion Udalean jaso ahal izango da.


Bestelako Agiriak

Katastro balioak  (pdf, 68.6 KB)

Oharrak



Dagokion Udalak ebatziko du.


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

28/02/2007