Saila / Erakunde Autonomiaduna
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza
Gizarteratze Zuzendaritza
Oinarrizko Errenta (OE) aldizkako diru-laguntza subsidiario bat da, Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritako erroldan gutzienez urtebete sartuta egonik, eta beren elkarbizitza-unitatearen irabaziak eta ondarea kontuan hartuta, oinarrizko beharrizanei eta gizarteratzeko eta lan-merkatuan sartzeko prozesuaren ondorioz sortutakoei aurre egiteko nahikoa diru-baliabide ez dutenak.
Honako baldintzok betetzen dituzten pertsonei:
1. Bizikidetzako unitate (BU) bat osatzea.
2. Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritako erroldan agertzea, eskabidea egin baino urtebete aurretik.
3. Bizirauteko oinarrazko gastuei aurre egiteko behar beste baliabiderik ez izatea.
4. 23 urtetik gorakoa izatea.
Hilero honako diru-kopurua jasotzeko eskubidea izango du: Oinarrizko Errentaren (OE) zenbatekoaren (bere BUk duen kide-kopuruaren arabera dagokion zenbatekoa) eta etxean hileroko guztira dituzten baliabide konputagarrien zenbatekoaren arteko aldea
OE-EN ZENBATEKOAK 2009. URTERAKO
BU-KO OE
KIDE-KOPURUA ( EURO/HILEAN)
1 640,64.-
2 822,64.-
3 edo gehiago 910,00.-
Pentsio txikienak-zahartzarokoak, ezintasunekoak edo alarguntzakoak-dituzten elkarbizitza-unitateek, osatu ditzakete beren diru-sarrerak kopuru hauek lortu arte:
BU-KO OE
KIDE-KOPURUA ( EURO/HILEAN)
1 728,00.-
2 910,00.-
3 edo gehiago 982,80.-
Faxa: 945 01 91 57
Posta elektronikoa: insersoc@ej-gv.es
Eskaera dagokion Udalean jaso ahal izango da.
Honako agiri hauek aurkeztu behar dira:
* Eskatzaileraren eta bizikidetzako unitateko gainerako kideen nortasun-agiria.
* Familia-liburuaren fotokopia eta/edo, hala badagokio, adingabekoen zaintza edo tutoretza egiaztatzen dituzten agiriak.
* Tratu txarrak egonez gero, ebazpen judizialaren edo salaketaren fotokopia.
* Ezkontzaren antzeko harreman iraunkorrak egonez gero, horren ziurtagiria.
* Banantze, dibortzioa edo ezkontza baliogabe egonez gero, ebazpenaren fotokopia.
* Euskal giza taldeen kolektibitateen kasuan, kontsulatuen ziurtagiriak.
*198/1999 Dekretuaren 5.2. artikuluan aurreikusitako kasuen zirkunstantzien ziurtagiria.
* Diru-sarreren zinpeko aitormena.
* Premia egoera frogatzen duen ziurtagiria, oinarrizko gizarte-serbitzuek emandakoa.
* Ekatzaileak ematea egokitzat jotzen dituen agiriak.
Urte osoan zehar
Interesduna bizi den udalerriko udalaren oinarrizko gizarte-zerbitzuak.
Ez dira azaltzen
Dagokion Foru Aldundia
Bi hilabete eskabidea egin den egunetik.
Baiespenezkoak
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa
Eskaera Udaleko Gizarte Zerbitzuetan jaso ahal izango da
Katastro balioak (pdf, 68.6 KB)
Dagokion Foru Aldundiak ebatziko du.
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
30/12/2008