Saila / Erakunde Autonomiaduna
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza
Gizarteratze Zuzendaritza
Gizarteratzeko hitzarmenak programa-dokumentuak dira, eta horietan, parte hartzen duten aldeek, ados jarrita, berariazko gizarte-ekintza batzuk zehazten dituzte, hain zuzen ere, elkarbizitzako unitate ekonomiko idenpendentean bizi diren kideak gizarteratzeko eta lan-munduan sartzeko edo horiek baztertuak izateko duten arriskuari aurrea hartzeko.
Gizarteratzeko hitzarmenek ekintza hauek izan ditzakete:
* Pertsonaren egonkortasuna, elkarbizitzan oreka eta gizarteratzea nahiz gizartean parte hartzea lortzeko beharrezkoak diren osagaiak garatzen lagunduko duten ekintzak.
* Osasun-sistema orokorrean sartzea erraztuko duten ekintzak.
* Hezkuntzako eta prestakuntzako ezagupen berriak lortzeko beharrezko jarrerak eta ohiturak garatzea erraztuko duten ekintzak.
* Prestakuntzako jarduera bereziak, arautakoak edo arautu gabeak.
* Lanpostu bat eskuratzen lagunduko duten ekintzak, eta abar.
Honako baldintzok betetzen dituzten pertsonei:
- Oinarrizko Errentaren titularrak izatea,
- edo Oinarrizko Errenta jasotzeko eskubidearen titularraren elkarbizitza independenteko unitate ekonomikoko kideetariko bat izatea,
- edo gizareratzeko berariazko esku-hartze edo jarduera baten beharra duen eta hala eskatzen duen beste edozein pertsona izatea.
Zehaztugabea.
- 1/2000 Dekretua, urtarrilaren 11koa (pdf, 78.2 KB), gizarteratzeko hitzarmenak arautzen dituena (EHAA 20; 00/01/31koa).
- 12/1998 Legea, maiatzaren 22koa (pdf, 192.7 KB), gizarte-bazterkeriaren aurkakoa (EHAA 105; 98/06/08koa).
- 4/2003 Legea, ekainaren 25ekoa (pdf, 45.7 KB), Gizarte Bazterkeriaren Aurkako Legea aldatzen duena.
- 10/2000 Legea, abenduaren 27koa (pdf, 119.6 KB), Gizarte Eskubideen Agiriarena.
Jose Manuel Muñoz Dermit
Telefonoa: 945 01 94 01
Faxa: 945 01 91 57
Posta elektronikoa: insersoc@ej-gv.es
- Oinarrizko Errentaren titularrak izanez gero, udalak ofizioz ekingo dio gizarteratzeko hitzarmenak jasotzeko eskubidea onartzeari.
- Edozein pertsonak gizarteratzeko hitzarmena lortu nahi izanez gero, bizitokia duen udalari eskabide bat aurkeztu beharko dio, eta, horrekin batera, epe ertainera edo luzera gizarteratzeko berariazko esku-hartze edo jarduera baten beharra duela egiaztatzen duten agiriak edo frogak.
Urte osoan zehar.
Interesdunak bizitokia duen udalerriko udaletxean.
Ez dira azaltzen
Dagokion udala
Bi hilabete, eskabidea aurkeztu denetik.
Ezespenezkoak
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
Auzibide zibilera jo aurreko administrazio erreklamazioa
Lan-auzibidera jo aurreko administrazio erreklamazioa
Ekonomia eta administrazio alorretako erreklamazioa
Ez dago
Ez dago
Interesdunarekin negoziaketetan dabilen udalak ebatziko du.
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
20/06/2006