Saila / Erakunde Autonomiaduna
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza
Gizarteratze Zuzendaritza
Honako Dekretuaren helburu da Eusko Jaurlaritzak, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren bitartez, bazterturik edo baztertze arriskuan dauden pertsonei gizarte onurako enplegu bat izateko aukera eskaintzeko eman ditzakeen diru-laguntzak arautzea; aukera hori emateko, prestakuntza-prozesu bat eta lan-praktika aldi bat uztartuko dira (azken hori, aldi baterako eta lanaldi partzialeko kontratuen bidez).
Dekretu honen ondorioetarako, onura sozialeko enplegutzat joko da, entitate publikoek nahiz irabazi asmorik gabeko entitate pribatuek bultzatutakoa izanda, babestu gabeko edo babes eskaseko gizarte-beharrak atenditzera bideratuta dagoena eta gizartearen ongizatean eragina duena. Gizarte onurako enplegu hori gauza daitekeen jarduera-eremuen artean, honakoak ditugu:
a) Udal edo auzo behartsu edo azpigaratuetako etxebizitzak eta landa eta hiri ingurua hobetzea eta zaharberritzea.
b) Hirugarren eta laugarren adinekoak atenditzea.
c) Talde behartsuenak zaindu eta laguntzea: ezintasun fisiko edo psikikoren bat dutelako bizimodu independentea egiterik ez dutenak, edo gaixotasun kronikoa dutenak.
d) Kultura, hezkuntza eta osasuna sustatzea.
e) Baliabideak birziklatzea eta berrerabiltzea.
f) Arte eta kultur ondarea berreskuratzea.
g) Herritarrentzako guneak mantentzea.
h) Turismo, aisialdi eta kirolarekin loturiko jarduerak.
i) Natura zaintzea: zuhaitz guneak, animalia espezieak, ibaien eta kostaldearen garbiketa.
Dekretu honetan jasotako diru-laguntzen onuradun izan daitezke, berariaz aurkeztutako eskabidea aldez aurretik eginik, honako entitate publikoak eta irabazi asmorik gabeko entitate pribatuak, edonolako itxura juridikoa izanik ere:
a) Foru Aldundiak.
b) Udalak edo Udal-mankomunitateak.
c) Ekonomia-garapen eta enplegurako tokiko agentziak.
d) Gizarte zerbitzuen entitate laguntzaileak, Gizarte Zerbitzuei buruzko urriaren 18ko 5/1996 Legeko 25. eta 26. artikuluetan ezarritakoaren arabera.
e) Irabazi asmorik gabeko bestelako entitateak, helburuen artean Dekretu honetako 1.4. artikuluan aipatutako jarduera-esparruren bat baldin badute.
Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak izango dira, ondoren zehazten diren kontzeptuetarako onartutako aurrekontuaren %100 arte:
a) Langile-gastuak, Gizarte Segurantzarekikoak kenduta, Auzolan proiektuko ekintzen hartzaileen soldatak; lanaldi partzialaz.
b) Gastu arruntak eta langileenak eta 2.2 c) artikuluan aipatzen den entitate homologatua kontratatzetik sortutakoak. Hasierako prestakuntzak, laguntzako prestakuntzak, gaitasun sozio-profesionalen balantzeak eta tutoretzak eta laguntasunak sortutakoak izango dira (3.1 artikuluko a), c), e) eta f) idatz-zatietan azaldu dira). Dena den, onartu egin beharko dira. Lokalak erabiltzetik, prestakuntza-ekintzak kudeatu eta administratzetik, komunikazioetatik eta material suntsigarria, didaktikoa eta bulegokoa erostetik sortutakoa hartuko da gastu arruntzat.
Dekretu honen 3.1 artikuluko a), c), e) eta f) idatz-zatietan adierazitako gastuetarako, gehienez 14.150 euroko muga ezartzen da onartzen den proiektu bakoitzeko.
c) Parte-hartzaileak bizi diren herritik proiektua egiten den lekura arteko joan-etorriak, baldin eta egunero egiten den distantzia 10 kilometrotik gorakoa bada. Garraio publikoa erabiltzean sortutako gastuak ordainduko dira, gehienez 0,15 euro kilometroko, eta autopista-gastuak, baldin eta garraio publikoa ezin erabiltzeagatik norbere autoa erabili behar bada. Dena den, gastua justifikatu egin beharko da.
d) 3. artikuluko d) idatz-zatian deskribatzen diren jarduerei zuzenean egozteko moduko gastu arruntak eta, halakorik bada, 2.2. d) artikuluan aipatzen den prestakuntza-entitatea kontratatzeko gastuak. Gastu horiek onartu egin beharko dira, eta gastu-kontzeptu hauetakoren bat izan beharko dute:
1.– Lanerako prestakuntzako ikastaroen prestakuntza.
2.– Ikastaroen funtzionamendua eta kudeaketa (irakasleak, material didaktiko eta suntsigarria, administrazioa eta gastu orokorrak, antolaketa eta kudeaketa).
Gizarte Ongizate Zuzendaritza. Fax: 945 01 91 57
José Manuel Muñoz Dermit
Tel. 945 01 94 01
e-mail: munozdjm@ej-gv.es
Marta Palenzuela Sáenz de Buruaga
Tel. 945 01 94 02
e- mail: m-palenzuela@ej-gv.es
1.– Dekretu honetan arautzen diren laguntzak jasotzeko interesa duten entitateek, deialdi bakoitzean, Auzolan jardun-egitasmorako eskabide bakarra aurkeztu behar dute. Proiektu guztiak jaso beharko dira. Eskabidea eredu normalizatuan egin behar da, behar bezala beteta, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Lurralde Ordezkaritzetan, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazioko Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 38.4. artikuluan aurreikusitako edozein bide erabiliz.
2.– Eskabidearekin batera, agiri hauek aurkeztu behar dira:
a) 2.2. artikuluan ezarritako baldintzak eta betekizunak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentazioa.
b) Proiektuan aurreikusitako jarduera-multzoa deskribatzen duen txostena, 6. artikuluan aipatutako diru-laguntzak esleitzeko irizpideak balioesteko behar beste informazio jasotzen duena.
c) Entitate eskatzailearen zinpeko aitormena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere organismo autonomiadunek emandako laguntzen edo diru-laguntzen eremuan hasi eta tramitatze-aldian dauden prozedurei —dirua itzultzeko prozedurei eta zehapen-prozedurei— buruzkoa.
d) Entitate eskatzailearen zinpeko aitormena, administrazio publiko honi edo beste batzuei zein bestelako ente publikoei edo pribatuei helburu bera lortzeko eskatutako beste edozein laguntza zer egoeratan dagoen (emanda, eskatua edo izapidetzen) adierazten duena.
e) Zinpeko aitorpena, zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duena; nolanahi ere, prozeduraren instrukzio-aldian ere egiaztatu ahalko da datu hori.
f) Zinpeko aitorpena, sexu-diskriminazioagatik edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen ondorioz ezarritako administrazio-zigor edo zigor penalen bat dela-eta deialdi honetan parte hartzea galarazten dien debekurik jaso ez dutela adierazten duena.
g) Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren edo dagokion entitatearen ziurtagiri gaurkotuaren bi ale; agiri horren bidez, entitate eskatzaileak aipatutako entitateekiko dituen betebeharrak egunean dituela ziurtatuko da.
h) Entitate eskatzaileak aurreko urteetan ez badu Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzarik jaso, hirugarren interesatuaren datuen alta-fitxa, entitateko ordezkariak sinatua eta dagokion banketxeak zigilatua.
2008/03/26 - 2008/04/25
Dekretu honetan arautzen diren laguntzak jasotzeko interesa duten entitateek AUZOLAN jardun-egitasmorako eskabide bakarra aurkeztu behar dute, deialdi bakoitzean. Eskabidea eredu normalizatuan egin behar da, behar bezala beterik, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Lurralde Ordezkaritzetan, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazioko Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 38.4. artikuluan aurreikusitako edozein bide erabiliz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen arestiko lege hori).
Eskabideak egiteko bide telematikoak:
166/2004 Dekretuak, Auzolan programa arautu zuen 199/2002 Dekretua aldatzen duenak, diru-laguntzen kudeaketa errazteko, erakunde eskatzaileek haien eskabideak bide elektroniko, informatiko eta telematikoen bitartez egiteko aukera adierazten du.
Eskabideak bide telematikoaren bitartez egin ahal izateko lehenengo pausua da Izenperi txartel bat eskatzea. Txartel horrek emango du aukera eskabideak sinatzeko, aplikazioak azken momentuan eskatuko baitu eskabidearen sinadura elektronikoa. Erabiltzeak hala egingo du, onartutako egiaztagiri elektronikoa duen txartel kriptografikoa erabiliz eta dagokion PINa tekleatuz.
Bestalde, datuak tramitatzeaz arduratzen den pertsona bat egon behar da. Horretarako, Gizarte.net atari profesionalean sartu beharko da.
Dekretu honetan aurreikusitako laguntzez baliatzeko aurkezten diren proiektuak esleitzeko irizpideak eta proiektuei aplikatzeko baremoak ebaluaketa-batzorde tekniko batek aztertu eta ebaluatuko ditu, eta ebazpen-proposamena ere batzorde horrek egingo du. Ebazteko eskudun den organoari emango dio ebazpen-proposamena. Batzordea bost teknikarik osatuko dute.
Batzordearen osaera:
– Lehendakaria: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Enplegu eta Prestakuntza zuzendaria.
Batzordekideak:
– Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzako teknikari bat.
– Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Gizarteratze Zuzendaritzako teknikari bi; horietatik bat idazkari izango da.
– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Lanbide Heziketako Zuzendaritzako teknikari bat.
Batzordekideak dagozkien zuzendariek izendatuko dituzte.
Dekretu honetan aipatzen diren laguntzak Gizarteratze zuzendariak eman edo, hala badagokio, ukatuko ditu, ebazpen baten bidez. Laguntza emanez gero, interesatuari ebazpena bidaltzen zaionetik 10 egun baliodun igaro ondoren berariazko ukorik egiten ez badu, emandako diru-laguntza onartzen duela esan nahiko du.
Diru-laguntzetarako eskatutako eskabideak ebazteko eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izango da.
Ezespenezkoak
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
Eskabidea (doc, 458 KB)
Entitate homologatuak (pdf, 8,88 KB)
Ez daude
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
25/03/2008