Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gizarteratzea
 

WAI-A

Gizarteratze jarduerak burutzeko diru-laguntzak

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza


Egitura atal kudeatzailea

Gizarteratze Zuzendaritza


Xedea

Agindu honen helburua da Eusko Jaurlaritzak, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren bitartez, partzuergoei, mankomunitateei, udalei eta irabazi asmorik gabeko entitate pribatuei emango dizkien diru-laguntzak arautzea da. Diru-laguntza horiek Euskal Autonomia Erkidegoan gizarteratze arloko programetan jasotako jarduerak 2008. ekitaldian egiteko izango dira. Jarduerak oinarrizko gizarte-zerbitzuekin elkar lanean egingo dira eta horien oinarrian gizarteratze-hitzarmenak egongo dira.

Aginduaren xedea da gizartean bazterturik geratzeko arriskuan daudenak edo bazterturik dauden pertsonei bere gisa bizitzeko baliabide pertsonal edo sozialen gabezia leuntzea.


Nori Zuzendua

Honako hauek izan daitezke Agindu honetan jasota diru-laguntzen onuradunak

  • Aginduaren bigarren artikuluan deskribaturiko gizarteratze programak egiten dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko partzuergo, mankomunitate, eta udalak.
  • Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan aurreko artikuluan aipatu diren gizarte-programak egiten diharduten irabazi asmorik gabeko entitate pribatuak. Entitate horiek oinarrizko gizarte-zerbitzuekin lankidetzan aritu beharko dira eta Administrazio honetako Bazkuneen edo Fundazioen Erregistroan inskribatuta egon beharko dira, edo, bestela, dagokion erregistro publikoan inskribatuta daudela egiaztatu beharko dute.

Diru kopurua

Aurkezten den programa bakoitzerako onartzen den aurrekontu osoaren %100eraino finantza dezake Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak.

Zatika egingo da ordainketa, emakidaren unean %75 ordainduko da eta, gainontzeko %25, egin diren gastuak justifikatzen direnean. Horretarako, jatorrizko agiriak behar dira edo, salbuespenez, horien kopia konpultsatuak, jarduna amaitzen den egunetik hasi eta bi hilabeteko epe barruan aurkeztu beharko dira.


Araudia

AGINDUA, 2008ko otsailaren 27koa,  Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan gizarteratze arloko jarduerak egiteko diru-laguntzak arautzen dituena.


Harremanak norekin

  • Itxaso Goikoetxea Etxebarria

Telefonoa: 945 01 93 88

Faxa: 945 01 91 57

Posta elektronikoa: insersoc@ej-gv.es


Erantsi beharreko agiriak

a) Behar bezala betetako eskabide-orria (agindu honekin eranskin gisa doan eskabide-orri normalizatua), gutxienez honako datuak jaso beharko dituena:

  • Programaren deskripzioa, jardueraren gaineko memoria zehatzarekin eta programa garatzeko faseekin.
  • Programaren diru-sarrera eta gastuen aurrekontu xehatu eta zehaztua.
  • Helburu berarekin egin dituzten beste eskabideak edo jaso dituzten diru-laguntzak.
  • Erabiliko dituzten giza baliabideak eta baliabide teknikoak.

b) Eskabideko programa oinarrizko gizarte-zerbitzuekin lankidetzan egin dela egiaztatzen duen dokumentazioa.

c) Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia. Aurreko ekitaldiko deialdi berean diru-laguntza jaso dutenek
ez dute agiri hori aurkeztu beharko.

d) Zerga-betebeharrak beteta dituela egiaztatzen duten egiaztagiri eguneratuak, gehienez, eskabidearen data
baino hiru hilabete aurretik emandakoak; bat Foru Ogasunarena, eta bestea, hala dagokionean, Gizarte Segurantzako Lurralde Diruzaintzarena, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrei buruzkoa. Hala eta guztiz ere, onuraduna derrigortuta dago diru-laguntza eman, justifikatu eta likidatzeko prozeduraren fase guztietan gai horri buruz eskatzen zaizkion egiaztapen  guztiak aurkeztera.

e) Zinpeko aitorpena, sexu-diskriminazioagatik edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen ondorioz ezarritako administrazio-zigor edo zigor penalen bat dela-eta deialdi honetan parte hartzea galarazten dien debekurik jaso ez dutela adierazten duena.


Eskabideak Aurkezteko Epea

2008/03/18 - 2008/04/17(Biak barne)


Eskabideak aurkezteko lekua

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Lurralde Ordezkaritzetan edo Gizarteratze Zuzendaritzan.

  • Arabako Lurralde Ordezkaritza: Samaniego kalea, 2 - 2. pisua. Telefonoa: 945 01 70 30
  • Bizkaiako Lurralde Ordezkaritza: Gran Vía, 85 - 7. pisua. Telefonoa: 94 403 10 00
  • Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza: Vitoria-Gasteiz kalea, 3 - 3. pisua. Telefonoa: 943 02 32 00
  • Gizarteratze Zuzendaritza: Donostia-San Sebastian kalea, 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Dena dela, 30/1992 legearen 38.4 artikuluan aurreikusten dena aplikatuko da.


Tramiteen deskripzioa

Ez dago.


Egitura Atal Ebazlea

Gizarteratze Zuzendaritza.


Ebazteko epea

Hiru hilabete.



Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak


2008ko otsailaren 27ko Aginduaren eskaera-orria (doc, 16,9KB)


Bestelako Agiriak

Ez daude.


Oharrak

Ez daude.


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

17/03/2008