Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gizarteratzea
 

WAI-A

Gizarteratzera bideratutako programak burutzeko errefortzuko langileak kontratatzeko diru-laguntzak

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza


Egitura atal kudeatzailea

Gizarteratze Zuzendaritza


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeetan gizarteratzera bideratutako programak burutzeko errefortzuko langileak, teknikariak eta administrariak, 2008. urte barruan kontratatzeko, Eusko Jaurlaritzak, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren bitartez, toki-erakundeei emango dizkien diru-laguntzak nola banatu arautzea da AGINDU honen helburua.


Nori Zuzendua

Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakunde guztiek, udalek zein mankomunitateek edo zerbitzu-elkarteek, jaso ditzakete errefortzuko langileak kontratatzeko laguntzak.

Xedapen honetan oinarriturik, toki-erakunde batek baino gehiagok batera kontrata ditzakete langileak, nahiz eta euren artean ez izan zerbitzu mankomunaturik, betiere gutxiez lanaldi erdirako eta agindu honetan ezarritako muga bateratuetan profesionalak kontratatzea eraztearren. Kasu horietan, toki-erakundeen elkarte batek lurralde historiko bakoitzaren barruan eska ditzake aipatu laguntzak, dagokion foru aldundiaren bitartez eskatu ere.

Toki-erakundeetan gizarteratze-programak burutuko dituzten errefortzuko langileak, teknikariak eta administrariak, kontratatzea azpikontratatu ahal izango da, gizarte-zerbitzuak ematen dituzten enpresen bitartez. Edonola ere, aipatu pertsonala kontratatzen denean, 2008ko martxoaren 12ko Aginduaren 3. artikuluan zehaztutako betekizunak, baldintzak eta funtzioak konplitu beharko dira.

Agindu honetan oinarriturik kontrataturiko langileek udaletan eta mankomunitateetan egingo dituzten euren zerbitzuak, eta erakunde horiek euren gain hartuko dituzte kontratazioaren ondoriozko kostuak.


Diru kopurua

Euskal Autonomia Erkidegoaren 2008ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 28ko 15/2007 Legean ezarritakoarekin bat , Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak 5.865.000 euro ditu, 2008. urtearen barruan honako hauek kontratatzeko: errefortzuko administrariak eta teknikariak, Autonomia Erkidegoko toki-erakundeetan gizarteratzera bideratutako programak gauzatuko dituztenak alegia.

Zerbitzu-elkarteen, mankomunitateen eta udalen artean, programa honetarako baliabideak banatzeko, honako irizpide hauek izango dira kontuan:

a) Lehenengo eta behin, 2008ko deialdi honi dagokionez, zerbitzu-elkarte, mankomunitate edo udal bakoitzari esleituko zaio Gizarte Larrialdietarako Laguntzen programetarako laguntzak EAEko udalerri guztien artean banatzeko irizpide berberak erabiliz lortutako emaitza izango den kopuru bat, hau da, premia irizpideen araberako adierazleak erabiliz.

Esleipen horren zenbateko osoa 3.000.000 eurokoa da, 2008ko martxoaren 12ko Aginduaren I. eranskinean jasotzen den banaketan zehazten den bezala.

Udalerrien mailan izandako emaitzek eransketak izan zituzten, kontuan izanik zein mankomunitate, kontsortzio edo zerbitzu-elkartetan integratu ziren, 2008ko martxoaren 12ko Aginduaren II. eranskinean jasotzen den bezala.

I. eranskinean erakunde bakoitzari aldez aurretik esleitutako kopurua, 2008ko martxoaren 12ko Aginduaren 6. artikuluan zehazten den legez eskatu behako da.

I. eranskinean aldez aurretik esleitutako zenbatekoa, guztiz edo zati baten, ez eskatzearen ondorioz, Autonomia Erkidegoko toki-erakunderen batek laguntza hauei dagokien saldo ez erabilirik badu, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak berresleitu egin ditzake aipatu bezalako saldoak, hain justu ere, aldez aurretik esleitutako kopurutik gorako gastu-aurreikuspena duten toki-erakundeei.

Eta esandakoaren ondorioetarako, esleitutako zenbatekotik gorako gastu-aurreikuspena duten udalerrien artean saldo ez erabilia banatzeko, aipatutakoen artean eta kasu bakoitzean eskatutako zenbatekora arte, aipatu esleipen-irizpide orokor berbera erabiliko da.

b) Bigarrenik, gehienez ere 2.865.000 eurokoa den kopuru erabilgarria banatzeko, eta goragoko paragrafoko a) idatz-zatian zehaztutako esleipenaren bitartez guztiz aurre ezin egin izan zaien eskabideetan, jasotakoetan, oinarriturik, honako banaketa-irizpideak izango dira kontutan: bazterketa egoeran dauden edo egoteko arriskuan diren pertsonak gizarteratzera bideraturiko politika aktiboan inplikazio handiena duten udalen aldeko esleipenak lehenesten dituztenak; eta, halaber, batez ere, prestazio ekonomikoak jasotzen dituzten onuradunen gizarteratzea soziala eta lanekoaren alde sail honek bultzatzen dituen jardueretan gehien inplikatzen diren udalei dagokienez. Ildo horretan, aipatu zirkunstantzia balioesteko banaketa-irizpideak honako hauek izango dira:

  1. 2006an eta 2007an zenbat gizarteratze-hitzarmen zegoen indarrean; ondorio horietarako, urte bakoitzean, behin bakarrik zenbatuko da titular bakoitza.
  2. Gizarte.net-en dagoen gizarte-diagnostiko eta gizarte esku-hartzerako aplikazioa erabiliz zenbat gizarteratze-hitzarmenen zegoen indarrean 2006an eta 2007ean.
  3. Prestazioa Gizarte.net-en dagoen aplikazio informatikoaren bidez kudeatuta, 2006 eta 2007. urteetan gizarte-larrialdietarako laguntzak jaso dituzten bizikidetza-unitateen kopurua.
  4. Eskabidea egin duen zerbitzu-elkarte, udal, edo mankomunitate bakoitzean oinarrizko errenta prestazioaren titular-kopuruarekiko zenbateko portzentajea egiten duen 2006an eta 2007an indarrean zeuden gizarteratze-hitzarmen kopuruak.
  5. Gizarte-bazterketa egoeran edo izateko arriskuen diren lagunen lan-integrazioara zuzendutako Auzolan programaren barruan, eskabidea egin duen zerbitzu-elkarte, mankomunitate edo udal bakoitzean eta aipatu epean martxan jarri diren proiektuak.

Eskabidea egiten duen toki-erakunde bakoitzari eman beharreko kopurua zehazteari dagokionez, b) 1, b) 2, b) 3,  b) 4 eta b) 5 idatz-zatietan zehatutako irizpide bakoitzaren  partaidetza-kopurua %30, %25, 15%, %20 eta %10ekoa izango dira, hurrenez hurren.


Araudia


agindua, 2008ko martxoaren 12koagizarteratzera bideratutako programak burutzeko errefortzuko langileak, 2007 urte barruan, kontratatzeko diru-laguntzen banaketa arautzen duena.


Harremanak norekin

Gizarteratze Zuzendaritza. Fax: 945 01 91 57.

  • Josu Pujana Olabarri

Tel. 945 01 93 88

e-mail: j-pujana@ej-gv.es


Erantsi beharreko agiriak

Agindu honetan aurreikusitako laguntzak eskuratu nahi dituen toki-erakundeak Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Gizarteratze zuzendariari eskabidearekin batera (formularioa edo Aginduaren eranskina) honako agiriak aurkeztu beharko dizkio:

a) Gizarteratzearen arloko premien deskribapena, zeinetan lortu beharreko helburuak zehazten baitira.

b) Zenbat pertsona behar diren, titulazioen arabera banaturik, eta urteko guztizko kostua zehaztuaz.

c) Gizarteratze-teknikariak integratuko diren zerbitzuen giza baliabideak eta baliabide materialak.


Eskabideak Aurkezteko Epea
2008/04/08 - 2008/05/07

Eskabideak aurkezteko lekua

a) Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Lurralde Bulegoetan:

Arabako Lurralde Ordezkaritza
Samaniego, 2-2.
01008 Vitoria-Gasteiz

Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
Gran Vía, 85-7.
48011 Bilbao

Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Vitoria-Gasteiz, 3-3.
20018 Donostia-San Sebastián

b) Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Gizarteratze Zuzendaritzan: Donostia kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz.

c) Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio-Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aurreikusitako lekuetariko edozeinetan.


Tramiteen deskripzioa

Ez dago.


Egitura Atal Ebazlea

Gizarteratze Zuzendaritzak dauka laguntza-programa hau kudeatzeko eskumena.

Gizarteratze Zuzendariak emandako berariazko eta banako ebazpenaren bitartez emango edo ukatuko dira agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzak.


Ebazteko epea

Agindu honetan oinarriturik aurkeztutako eskabideen gaineko eskaerak ebazteko eta jakinarazteko epea sei hilabetekoa izango da gehienez, eskaerak bideratzeko eskumeneko organoaren Erregistroan sartudko den unetik hasita. Aipatu epea igaro eta ebazpen berariazkoa ez bada eman ezta jakinarazi, beherago zehaztutako legearen ondorioetarako eskaerak onartutzat jo beharko dira, baina horrek ez dio kalterik eginen Administrazioak berariaz ebazteko duen obligazioari (Delako legea: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio-Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea - 44.1 artikulua).



Isilbidearen Ondorioak

Baiespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak


Eskaera-orria  (doc, 294 KB)


Bestelako Agiriak

Ez dago.


Oharrak

Ez dago.


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

24/05/2007