Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gizarteratzea
 

WAI-A

Auzolan Programako entitate aholku-emaileak homologatzeko prozedura

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza


Egitura atal kudeatzailea

Gizarteratze Zuzendaritza


Uztailaren 30eko 199/2002 Dekretuaren 2.2c) artikuluan aurreikusitako entitate aholku-emaileak homologatzeko prozedura arautzea da agindu honen xedea.

Nori Zuzendua

Agindu honen ondorioetarako, entitate aholku-emaile hauek homologatu daitezke: pertsona fisikoak zein juridikoak izan daitezke, giza-baliabideen alorrean lan egin behar dute, eta nahitaez, bazterturik edo baztertuta izateko arriskuan dauden pertsonak laneratzeko proiektuak egin behar dituzte.

Araudia

- 199/2002 DEKRETUA, uztailaren 30ekoa, baztertuta dauden edo baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonak laneratzeko Auzolan Programa arautzen duena.

- AGINDUA, 2002ko uztailaren 31koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, uztailaren 30eko 199/2002 Dekretuan aurreikusitako entitate aholkulariak homologatzeko prozedura arautzen duena. Dekretu horren bidez, baztertuta dauden edo baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonak laneratzeko Auzolan Programa arautu da.

  AGINDUA, 2008ko maiatzaren 5ekoa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena; honen bidez ezartzen da entitate aholkulariak homologatzeko urte honetarako eskabideak —Baztertuta edo baztertuta egoteko arriskuan dauden pertsonak Laneratzeko Auzolan Programa arautzen duen uztailaren 30eko 199/2002 Dekretuko 2.2.c artikuluan aurreikusitakoak — aurkezteko epea.

Harremanak norekin

  • José Manuel Muñoz
    Gizarteratze Zuzendaritza
    Tel. 945 01 94 01
    Fax: 945 01 91 57
    e-mail:
    munozdjm@ej-gv.es


  • Marta Etxebarria Ubis
    Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritza
    Tel: 945 01 93 27
    Fax: 945 01 94 50
    E-mail: 
    m-etxebarria@ej-gv.es

  • Marta Palenzuela Sáenz de Buruaga
    Gizarteratze Zuzendaritza
    Tel. 945 01 94 02
    Fax: 945 01 91 57
    e-mail: 
    m-palenzuela@ej-gv.es

Erantsi beharreko agiriak

Eskabidearekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Enpresa identifikatzen duen datuak: helbide soziala, legezko ordezkaritza, lanlekuak, telefonoa, faxa eta posta elektronikoaren helbidea.

b) Pertsona juridikoen eta entitateen txartelaren kopia bat.

c) Entitate aholku-emaileak ematen zituen zerbitzuen katalogo bat.

d) Langileen egituraren organigrama izenduna, kontratu-mota eta antzinatasuna zehaztuta, eta titulazio akademikoa. Halaber, plantillako tituludun langile finkoen lan-kontratuen kopia aurkeztu beharko da, bai eta eskabidearen aurreko bi azken hileetan Gizarte Segurantzari kotizatzeko orriak ere (TC2 eredua).

e) Uztailaren 30eko 199/2002 Dekretuaren 2.2 c) artikuluan jasotako ekintzak burutzeko proposatzen diren langileen zerrenda, eta langileen curriculum vitae-a.

f) 199/2002 Dekretuko 2.2 c) artikuluan ezarritakoen antzeko ezaugarriak dituzten prozesuetan entitate aholku-emaileak egin duen ibilbidea egiaztatzen duten erreferentzien zerrenda. Zerrendan nahitaez jarri beharko da egindako proiektuaren eta atenditutako taldearen azalpena, hori egiteko zein entitate nahiz erakundek kontratatu zuen, zein urtetan burutu zen eta entitate aholku-emaileko zein pertsonek lagundu duten pertsonak eta lortutako emaitzak ebaluatzeko txosten bat.

g) Proiektua, 2.2 c) artikuluan ezarritako ekintza guztiak osotasunez eta modu koherente batez hartuko dituena. Ekintzak, zehazki hauek dira: hasierako prestakuntza, laguntzako prestakuntza eta prozesu guztian bereganatutako lanerako eta gizarterako gaitasunen balantzea eta laneratze-programa.

h) Zinpeko aitorpena, sexu-diskriminazioagatik edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen ondorioz ezarritako administrazio-zigor edo zigor penalen bat dela-eta deialdi honetan parte hartzea galarazten dien debekurik jaso ez dutela adierazten duena.


Dagokion tasa

Ez dago

Eskabideak Aurkezteko Epea


2008/06/04 - 2008/08/04 (biak barne)


Eskabideak aurkezteko lekua

  • Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza
    Arabako lurralde ordezkaritza
    Samaniego, 2 kalea
    01008 Vitoria-Gasteiz

  • Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza
    Bizkaiko lurralde ordezkaritza
    Gran Vía, 85 kalea
    48011 Bilbao

  • Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza
    Gipuzkoako lurralde ordezkaritza
    Vitoria-Gasteiz, 3 kalea
    28018 Donostia-San Sebastián

Tramiteen deskripzioa

Homologazio-irizpideak ebaluatzeko, balorazio batzorde bat eratuko da. Batzorde hori teknikoa izango da eta Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzako bi kidek eta Ongizate Zuzendaritzako bi kidek osatuko dute. Batzordeak homologazio-proposamenak egingo dizkio ebazteko eskumenak dituen organoari.


Egitura Atal Ebazlea

Enplegu eta Prestakuntza zuzendariak, ebaluazio batzordeak proposatuta, enpresa eskatzaileak homologatu ahalko ditu, ebazpen adierazi batez.


Ebazteko epea

Bi hilekoa izango da ebazpena emateko eta jakinarazteko epea.

Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Ez dago

Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Irailaren 19ko 182/2000 Dekretua indarrean dagoen artean izango du indarra homologazioak, baldin eta homologazioa ez bada errebokatzen.

Homologatzeko oinarri izan ziren baldintzak eta betekizunak bete gabe uzten baditu entitate aholku-emaileak, Enplegu eta Prestakuntza zuzendariak homologazioa errebokatu egingo du ebazpen adierazi batez.

Abisua


Azken aldaketa

22/10/2008