Enpresari erakundeen eta sindikatuen berezko ihardunetako prestakuntza-ekintzak
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza
Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritza
Enpresari erakundeek eta sindikatuek beren ihardunarekin zerikusia duten gaietan eta beren giza-baliabideen trebakuntza hobetzeko prestakuntza-ekintzak antola ditzaten, Eusko Jaurlaritzak, Justizi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren bitartez, eman ditzakeen laguntzen eremua arautzea da dekretu honen helburua.
Hartzaileak:
Aipatutako erakundeetako egituran eta funtzionamenduan zuzeneko dedikazioa dutenak izango dira, bai eta horiei zuzenean loturikoak edo afiliatutakoak, batutakoak, eskuordetutakoak edo kideak.
Erakunde onuradunak:
a) Konfederazio bateko, lurraldez gaindiko eta sektorez gaindiko legez eratutako enpresarien elkarteek.
b) Konfederazio bateko, lurraldez gaindiko eta sektorez gaindiko legez eratutako erakunde sindikalek (zentral zindikalek edo prestakuntza-proiektuak garatzeko sindikatuek sortutako fundazioek), betiere Eukal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza badute.
1. Dekretu honen gai diren ekintzak onartzen badira, ekintza horietan zuzenean egindako gastu arrunten aurrekontuaren % 80a eman daiteke gehienez.
2. Dekretu honetan ezarritako laguntzak emateko irizpideak honako hauek dira:
a) Prestakuntza-ekintzak mamitzen eta egituratzen erakutsitako kalitatea.
b) Erakunde eskatzaileak, irakaskuntzarako gaitasunari eta kalitateari dagokionez, erakutsi duen esperientzia.
3. Dirulaguntzaren zenbatekoa honako irizpide hauen arabera erabakiko da:
a) Dekretu honetako 4. atalean eta aurreko idazatian aipatzen diren faktoreetako batzuk gertatzea.
b) Beste finantzaketa-iturri batzuk egotea.
4. Ekintzengatik zuzenean egindako gastu arruntzat joko dira honako kontzeptu hauengatik egiten direnak:
a) Ikastaroak prestatzea:
1. Edukien taxuketa eta taxuketa metodologikoa.
2. Prestakuntza-planari zabalkundea ematea.
b) Ikastaroen funtzionamendua eta kudeaketa:
1. Prestakuntzarako kanpoko zerbitzuak kontratatzen egindako gastuak eta/edo hezitzaile-lanak egiten dituzten bertako langileen soldata gordina ordaintzen egindako gastua.
2. Langai didaktikoetan eta/edo suntsigarrietan egindako gastua.
3. Lokalak erabiltzen egindako gastua, eskola-ordu bakotzagatik 1.000 pezeta jota.
4. Zuzendaritza eta koordinazio-gastuak.
Azpiegiturako eta ekipamenduko inbertsioetan egindako gastuengatik ez da dirulaguntzarik emango, ez eta prestakuntza-aldian ikastaroen hartzaileek lor ditzaketen diru-sarrerengatik ere.
191/2003 DEKRETUA, uztailaren 29koa (EHAA169 zk. 2003ko irailak 1), enpresarien elkarteei eta erakunde sindikalei diru-laguntzak ematea arautzen duena. Beren jarduera eremuetako berezko gaiei dagokienez, giza-baliabideen trebakuntza hobetzeko prestakuntza-planak egiteko dira diru-laguntzak.
AGINDUA, 2006eko martxoaren 24koa (EHAA 116 zk. 2006eko ekainak 20), Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, uztailaren 29ko 191/2003 Dekretuan jasotako laguntzak eskuratzeko aurtengo deialdia egiteko dena. Dekretu horren bidez, enpresarien elkarteei eta erakunde sindikalei beren jarduera eremuetako berezko gaiei dagokienez, giza-baliabideen trebakuntza hobetzeko prestakuntza-planak egiteko emango zaizkien diru-laguntzak arautu ziren.
Koldobike Uriarte Ruiz de Egino
Tel: 945-019333
Fax: 945-019450
E-mail: k-uriarte@ej-gv.es
Eskabidea honako agiri hauekin batera aurkeztu behar da:
a)Formulario bat, eta bertan honako alderdiok adierazi behar dira:
1. Proposatzen diren prestakuntza-ekinzak egiteko premia arrazoitu behar da, eta, hala behar izanez gero, zein plan estrategikotan oinarritzen den adierazi beharko da, zerbitzuen kalitatea hobetzeko egin nahi den proiektua eta plan egiteko arrazoi diren prestakuntza-beharren aurreko azterketaren emaitzak.
2. ekintza bakoitzari buruzko programazio zehaztua
3. plana bideragarri izateko sarreren eta gastuen aurrekontua, planaren ekintza guztiena, eta prestakuntza-ekintza bakoitzari eman zaion lehentasun-gradua.
b) Foru Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantza eta/edo Gizarte-Emendiotarako Entitatearekiko obligazioak beterik daudela erakusten duten egiaztagiri eguneratuak.
c) Entitate eskatzailearen zinpeko aitormena, prestakuntza-plana berberafinanziatzekobeste dirulaguntzaren eskaeraren egoera adierazi duena
d) Entitate eskatzailearen zinpeko aitormena, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo horren erakunde autonomoek emandako dirulaguntzaren inguruandirua itzultzeko edo zigorra jartzeko prozeduren bat hasita dagoen adierazi duena.
e) Diru-laguntzen norakoa eta erabilera bermatu beharko dute, konpromiso-bermeen bidez eta, hala badagokio, berme errealen bidez.
f) Hirugarren interesatuaren datuen alta-fitxa, oraindik eginda ez badago.
g) Erakunde eskatzailearen izenean iharduteko, dirulaguntza eskatzeko eta jasotzeko legezko gaitasuna duela erakusten duten agiriak.
Eskabideak Justizi, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzari zuzendu behar zaizkio, eta eskabide-orri ofizialean eta derrigorrezko agiriekin batera aurkeztu behar dira Justizi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren lurralde ordezkaritzetan, nahiz zuzenean nahiz Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako bideetako bati jarraiki.
JUSTIZIA, LAN ETA GIZARTE SEGURANTZA
ARABAKO LURRALDE ORDEZKARITZA
C/Samaniego, 2
01008 Vitoria-Gasteiz
JUSTIZIA, LAN ETA GIZARTE SEGURANTZA
BIZKAIKO LURRALDE ORDEZKARITZA
C/Gran Vía, 85
48011 Bilbao
JUSTIZIA, LAN ETA GIZARTE SEGURANTZA
GIPUZKOAKO LURRALDE ORDEZKARITZA
C/Vitoria-Gasteiz, 3
28018 Donostia-San Sebastián
Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzako hiru kidek osatutako ebaluaketa-batzorde tekniko batek aztertu eta ebaluatuko ditu dekretu honetan ezarritako laguntzetarako eskabideak, eta erabaki-proposamenak ere batzorde horrek egingo ditu. Batzorde horrek erabakia hartzeko eskudun den organoari aurkeztuko dizkio erabaki-proposamenak.
Enplegu eta prestakuntza zuzendariak emango ditu erabakiak, ebaluaketa-batzordearen proposamenez.
Dekretu honetan ezarritakoaren indarrez egiten diren dirulaguntza-eskabideak erabakitzeko epea eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik hasi eta hiru hilabetekoa izango da gehienez.
Ezespenezkoak
Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen
Eskabideak (pdf, 112 KB) lortu daitezke, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Lurralde Ordezkaritzetan eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailan ere bai.
Ez dago
Ez dago
Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.
12/04/2005