Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Enplegu eta Prestakuntza
 

WAI-A

Kultura Ekintzailea eta Empresa Sortzeko aukera babesten duena
                                                    Europako Fondo Gizartearekin batera Finantziatuta

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza


Egitura atal kudeatzailea

Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritza


Xedea

Diruz lagundu daitekeen jarduna. Langabetuak enpresa-egitura berriak sortzeko aukera izango da diru-laguntzaren xede Kapitulu honen babespean.


Nori Zuzendua

Bakarka dela edo Ondasun Erkidego, Sozietate Zibil, Merkataritza Sozietate, Laneko Sozietate edo Sozietate Kooperatiboak gisa dela, ondoko baldintzak bildu beharko dituzte Kapitulu honek biltzen dituen laguntzen onuradunek:

a) Autonomia Erkidegoko edo Estatuko Enplegu Zerbitzu Publiko batean langabetutzat erregistratutaegotea, Europar Batasunaren esparruan, gutxienez 3 hilabeteko antzinatasunarekin.

b) Dekretu honen III. Kapituluan xedaturikoaren arabera diruz lagundutako enpresa-sustapena babesteko prestakuntza-ekintza egin eta gainditu izana, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergarako alta hartu zuten eguna baino lehen, eta betiere amaitu zutenetik egun horretara arte gehienez bi urte igaro badira. Dena den, behin eskatzailearen prestakuntza-ibilbidea aztertuta, enplegu-orientazioko zerbitzuak ikastaroaren egiteko salbuespena deklaratu dezake, hori egiaztatzen duen dokumentazioa emanez horretarako.

c) Euren lanpostu propioa sortzea dakarren jarduera ekonomikoko proiektu bideragarria aurkeztu izanak.

d) Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergarako eta Gizarte Segurantzaren dagokion Erregimenerako alta Euskal Autonomia Erkidegoan egin izana, eta bertan behar dute izan helbide sozialak eta fiskalak, eta lantokiak.

e) Jarduera berean edo antzekoan Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergarako ez matrikulatu izana hartarako diru-laguntza eskatzen duten euren kontura jarri ziren aurreko sei hilabeteetan.

f) Jarduera berrirako dedikazio esklusiboa izatea.

g) Aurreko jabeekin bigarren maila arteko odolkidetasun, ahaidetasun edo adopzioko harremana ez izatea, ezta ezkontza-harremanik edo izatezko bikoteak arautzen dituen maiatzaren 7ko 2/2003 Legean ezarritako izatezko bikotearen harremanik ere, badagoen negozio baten ustiapenaren jarraipena edo haren handitzea biltzen duten proiektuetan.


Diru kopurua

Diru-laguntzaren zenbatekoa eta baliabide ekonomikoak.

1. Sorturiko lanpostuen arabera zehaztuko da diru-laguntzaren zenbatekoa; 6.000 euro emango dira bazkide langile bakoitzeko, eta proiektu bakoitzeko guztizko zenbatekoa 30.000 euro izango da gehienez ere.

2. Ondorio horietarako, eta ekitaldi ekonomiko bakoitzerako, urtero argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordearen ebazpenaren bidez, kapitulu honetan jasotako laguntzak finantzatzeko ezarritako kredituen zenbatekoa.

3. Kapitulu honetan ezarritakoaren arabera eman beharreko laguntza guztien bolumena ez da Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Nagusietan urtero ezarritako kopurua edo berori gaurkotuta ondorioztatzen den kopurua baino handiagoa izango, indarrean dauden legeetan aurreikusitako kreditu-loturaren edo aurrekontu-aldaketaren erregimenaren arabera. Ez da egongo, horrenbestez, beste laguntza batzuk ematerik behin zenbateko hori agortu ondoren, eta horrela eskatzen direnak ukatu egingo dira. Hala egokituz gero, bi egoeren berri emango da Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordearen ebazpenaren bidez.

4. Aurrekontu-ekitaldian ekitaldi horretako aurrekontu- kredituekin bildu ezin diren Kapitulu honetan barne hartutako diruz laguntzeko moduko jardunei buruzko eskaerak badaude, ondorengo ekitaldiaren aurrekontu- kredituei egotzi ahal izango dizkiete, eskaera berriro zertan aurkeztu gabe, betiere jardun horiek laguntzak lortzeko Dekretu honen IV eta V. Kapituluetan xedaturikoa betetzen badute. Kasu horretan, nolakoa den kontuan izanda denboran eraginkortasun mugatua duen dokumentazio soilik aurkeztu beharko da berriz, edo eguneratu beharrekoa, eraginkorra izateari utzi diolako, baita dagokion diru-laguntzaren eskabidea ere.


Araudia

328/2003 DEKRETUA, abenduaren 23koa, Kultura Ekintzailea eta Enpresa Sortzeko aukera babesten duena.

EHAA, zk.: 255, 2003ko abenduaren 31ko. IV Kapitulua. ENPRESA-EGITURA BERRIAK SORTZEKO DIRU-LAGUNTZAK

191/2005 Dekretua, uztailaren 26ekoa, Kultura Ekintzailea eta Enpresa Sortzeko aukera babesten duen Dekretua aldatzekoa.

(EHAA  152 zk. 2005eko abuztuaren 11koa)

115/2007 Dekretua, uztailaren 10ekoa, Kultura Ekintzailea eta Enpresa Sortzeko aukera babesten duen Dekretuaren bigarren aldatzeta onartzen duena.

(EHAA  143 zk. 2007eko uztailaren 26koa)

 


Harremanak norekin

ARGIBIDEAK:

901 222 901

945 160 600

Arabako Lurralde Ordezkaritza:

Argibideak:

 

945 017 045

945 017 046

Bizkaiako Lurralde Ordezkaritza:

Argibideak:

944 031 235

944 031 238

Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza:

Argibideak:


943 023 200


Erantsi beharreko agiriak

Ondoko dokumentazioa aurkeztu beharko da eskabidearekin batera:

a) Hirugarren interesatuaren datuen altako fitxa, eskatzaileak sinatuta, eta dagokion banketxeak sinatuta eta zigilatuta.

b) Sustatzaile bakoitzaren NANren fotokopia, eta identifikazio fiskaleko txartela Ondasun Erkidegoen, Sozietate Zibilen , Merkataaritza Sozietateen, Laneko Sozietateen,edo Sozietate Kooperatiboen kasuan.

c) Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergarako altapartearen kopia.

d) Gizarte Segurantzari dagokion Erregimenerako dagokion alta-partearen kopia.

e) Autonomia Erkidegoko edo Estatuko dagokion Enplegu Zerbitzu Publikoak, Europar Batasunaren esparruan, emandako ziurtagiria, bazkide langile bakoitzak langabetu gisa erregistratuta daraman denbora biltzen duena. Langilea LANGAI-Euskal Lan Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa erregistratuta badago, zirkunstantzia horren berri emango du, eta ez du hura aurkeztu beharko.

f) Negozioa irekitzeko edo haren titulartasuna aldatzeko eskaera, Udalak behar bezala zigilatuta, hala badagokio.

g) Ondasun Erkidegoak, Sozietate Zibilak, Merkataritza Sozietateak, Laneko Sozietateak edo Sozietateak Kooperatiboak adira, kontratuaren edo eraketaeskrituraren kopia.

h) Dekretu honen 40. artikuluaren b) idatz-zatiak aipatzen duen prestakuntza-ekintza egin izana biltzen duen ziurtagiria, edo, hala badagokio, hori salbuesten duen dokumentua.

i) Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren edo dagokion aurreikuspen sozialeko erakundearen ziurtagiri eguneratuak eta bi aletan, pertsona eta erakunde eskatzaileak zerga-betebeharrak eta aipatutako erakundeekikoak beteta dituela egiaztatzen duena. Geroratzea lortu eta zorra geroratuta duela dokumentu bidez egiaztatzen duen erakundea edo pertsona ordainketei dagokienez arauzko egoeran dagoela hartuko da kontuan.

j) Pertsona edo erakunde eskatzaileen zinpeko aitorpena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomoek emandako antzeko laguntza edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidean dauden itzultzeko eta zigortzeko prozedurei buruzkoa.

k) Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergarako alta eta baja denboraldien ziurtagiri egiaztagarria.


Eskabideak Aurkezteko Epea Ekonomia Jardueren gaineko Zergan alta hartzen denetik hasi eta bi hilabete
Eskabideak aurkezteko lekua

JUSTIZIA, LAN ETA GIZARTE SEGURANTZA
ARABAKO LURRALDE ORDEZKARITZA
Samaniego kalea, 2
01008 Vitoria-Gasteiz

JUSTIZIA, LAN ETA GIZARTE SEGURANTZA
BIZKAIKO LURRALDE ORDEZKARITZA
On Diego López de Haro kale nagusia, 85
48011 Bilbao

JUSTIZIA, LAN ETA GIZARTE SEGURANTZA
GIPUZKOAKO LURRALDE ORDEZKARITZA
Vitoria-Gasteiz kalea, 3
28018 Donostia-San Sebastián


Tramiteen deskripzioa

Ez dira azaltzen


Egitura Atal Ebazlea

Enplegua eta Prestakuntza zuzendaria


Ebazteko epea

Seihilabete eskabidea aurkezten denetik



Isilbidearen Ondorioak

Baiespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Eskabide-Fitxa  (pdf, 242 kb)

Hirugarrenen alta fitxa


Bestelako Agiriak

Fitxa honetako 'AGIRIAK' atalean aipatutako agiriekin batera aurkeztu beharko da eskabidea.


Oharrak

Ez daude.


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

13/09/2007