Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Enplegu eta Prestakuntza
 

WAI-A

Ikasi eta lan egitaraua

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza


Egitura atal kudeatzailea

Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritza


Xedea

Jasoko dute diru-laguntza:

Lanaldi partzialeko kontratu mugagabeek, lan-arlokoek eta sozietate kooperatiboetako bazkide langileei eta lan-bazkideei dagozkien sozietate-arlokoek, kapitulu honetan aurreikusitako diru-laguntza jasotzeko aukera izango dute, baldin eta kontratu horiek Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak baimendutako prestakuntza-zikloak egiten dituzten ikasleekin egiten badira, egitarau  hau erregulatzen erregulatzen duen Aginduaren II. kapituluan ezarritakoaren arabera, eta 5.3 artikuluan aurreikusitako baldintzak betetzen badituzte, betiere kontratu horrek enpresaren plantilla finkoaren igoera badakar, kontratua egiten den unean dagoen plantilla aintzat hartuta.

5.3 artikuluan ezarritako kontratu baldintzak hauek dira:

– Lan- edo sozietate-kontratua mugagabea eta lanaldi partzialekoa izango da. Hain zuzen ere, hitzarmen kolektiboan eta/edo enpresa-itun aplikagarrian aurreikusitako lanaldi osoaren erdia izango da lanaldi partzial hori. Nolanahi ere, asteko lanaldia gehienez 20 ordu izango da.

- Lan- edo sozietate-kontratua prestakuntza-zikloaren lehen ikasturteko urtarrilean hasiko da.

- Lan-prestazioaren edukiak zerikusi zuzena izango du ikastetxean egiten ari diren ikasketekin.

- Lan-harremana eta ikasketa teorikoak aldi berean gertatzen diren bitartean, eta gehienez ere hirugarren prestakuntza-ikasturteko ekainaren 30era arte, lan- edo sozietate-kontratuan honako baldintza hauek adostu beharko dira:

– Urteko lanaldia banatzerakoan kontuan hartuko da ikasle-langileak ikastetxeko oporraldia baliatzeko aukera izan behar duela Aste Santuan eta Eguberrian. Hori ez ezik, udan ere opor-hilabete bat izango du.

– Ez da aparteko ordurik edo ordu osagarririk egingo.

– Ez da gaueko txandarik egingo.

Gainera, lan- edo sozietate-kontratua eta ikastetxeko ikasketa teoriko-praktikoa aldi berean gertatzen badira, enpresak irakasle bat izendatu beharko du ikasle-langileari beharrezko laguntza eman diezaion.

Ikastetxeak arduradun bat izendatuko du irakaskuntza-ekintzak eta ekintza horien aplikazioa koordinatzeko lan- edo sozietate-kontratuaren bitartez, enpresak izendatutako irakaslearekin elkarlanean, enpleguak irakaskuntza teorikoekin zuzeneko harremana izango duela bermatuta. Hiru hilean behin, arduradun horrek emaitzak ebaluatuko ditu, eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari emango die ebaluazio horren berri.


Nori Zuzendua

Pertsona fisiko edo juridikoek, Administrazio Publikoek eta haien mendeko pertsona juridiko publikoek izan ezik, betiere bereziki kapital publikoaren partaidetza badute.

10 langile baino gehiago dituzten, eta, laguntzaren eraginpeko kontratazioaren unean, % 15etik gorako behin-behinekotasun tasa duten enpresetan eginiko kontratazioek ezin izango dute diru-laguntzen onuradun izan. Ehuneko hori urtetik urtera eguneratuko da 4. artikuluan aipatutako Aginduan. Xede horri begira, behin-behinekotasun tasatzat joko da aldi baterako edo iraupen jakineko kontratua duten langileen eta plantillako langile kopurua osoaren arteko proportzioa, zenbaketa horren barnean diru-laguntzaren eraginpean kontratatutako langilea aintzat hartuta.


Diru kopurua

Lan- edo sozietate-kontratuak 7.250 euroko diru-laguntza jasoko du, eta honako kopuru hauen arabera eta honako egun hauetan kobratzeko eskubidea sortuko da:

– 3.500 euro, diru-laguntza ematen den unean.

– 2.500 euro bigarren ikasturteko urtarrilaren 1ean. Onuradunak hilabete horretako nomina eta Gizarte Segurantzarekiko kotizazio-dokumentua aurkezterakoan ordainduko da.

– 1.250 euro hirugarren ikasturteko urtarrilaren 1ean. Onuradunak hilabete horretako nomina eta Gizarte Segurantzarekiko kotizazio-dokumentua aurkezterakoan ordainduko da.

Gainera, ordainketa bakoitzerako, kontratugileak Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzaren (edo dagozkien entitateen, sozietate kooperatiboen kasuan) ziurtagiri eguneratuen bi ale aurkeztu beharko dituzte, erakunde horiekiko betebeharrak betetzen dituztela egiaztatzeko.


Araudia

AGINDUA, 2007ko abenduaren 28koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Lanbide Heziketako Prestakuntza-Zikloen antolamendu-eredu berria arautzen duena. Eredu berriaren arabera, eskaintza malgua egingo da, prestakuntza eta lan-jarduera uztartzea ahalbidetzeko.

(EHAA  11 zk. 2008ko urtarrilaren 16koa)


Harremanak norekin

ARGIBIDEAK:

901 222 901

945 160 600

Arabako Lurralde Ordezkaritza:

Argibideak:

945 017 045

945 017 046

Bizkaiako Lurralde Ordezkaritza:

Argibideak:

944 031 235

944 031 238

Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza:

Argibideak:

943 023 200

Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritza:

Argibideak:

945 019 343

945 019 340


Erantsi beharreko agiriak

a) Hirugarren interesdunaren datu-altako fitxa, eskatzaileak sinatua eta dagokion banku-erakundeak sinatua eta zigilatua.

b) Eskatzailea pertsona fisikoa bada, Nortasun Agiri Nazionalaren kopia; gainerako kasuetan, Identifikazio Fiskaleko Txartelarena.

c) Kontrataturiko pertsonaren Nortasun Agiri Nazionalaren kopia.

d) Lan-kontratuaren kopia, Enplegu Bulegotik egin beharreko komunikazioarekin batera.

Kooperatiben kasuan, langile bazkideekin edo lan-bazkideekin egindako sozietate-kontratuaren kopia.

e) Kontratatutako langilearen alta-partearen kopia.

f) Diru-laguntzaren eskatzaileak zerga-betebeharrak beteta dauzkala erakusteko, Foru Ogasunaren ziurtagiri eguneratuaren bi ale aurkeztu behar dira. Ziurtagiriaren ordez, idazki bat aurkez daiteke, behar bezala zigilaturik, ziurtagiria eskatu izana frogatzeko, baina idazki horrek eskabidea aurkezteko baino ez du balioko.

Zor bat atzeratzea lortzen duen enpresak ordainketak eguneratuta dauzkala hartuko da aintzat, baina dokumentuen bidez egiaztatu beharko du hori guztia.

g) Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren Probintzia Zuzendaritzak edo dagokion entitateak (kooperatiba sozietateen kasuan) eginiko ziurtagiri eguneratua, aurreko idatz-zatian ezarritakoa bezalakoa.


Eskabideak Aurkezteko Epea

Bi hilabete kontratua egiten den egunetik kontatzen hasita.


Eskabideak aurkezteko lekua

Eskabideak Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren lurralde ordezkaritzetan aurkeztu beharko dira, behar bezala betetako eskabide orri estandar baten bitartez, zuzenean zein Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aurreikusitako bideetako edozeinen bitartez.

 

JUSTIZIA, LAN ETA GIZARTE SEGURANTZA ARABAKO LURRALDE ORDEZKARITZA

Samaniego kalea, 2

01008 Vitoria-Gasteiz

 

JUSTIZIA, LAN ETA GIZARTE SEGURANTZA BIZKAIKO LURRALDE ORDEZKARITZA

On Diego López de Haro kale nagusia, 85

48011 Bilbao

 

JUSTIZIA, LAN ETA GIZARTE SEGURANTZA GIPUZKOAKO LURRALDE ORDEZKARITZA

Vitoria-Gasteiz kalea, 3

28018 Donostia-San Sebastián


Tramiteen deskripzioa

Ez dira azaltzen.


Egitura Atal Ebazlea

Enplegu eta Prestakuntza zuzendaria.


Ebazteko epea

Sei hilabete eskabidea aurkezten denetik.




Isilbidearen Ondorioak

Baiespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Eskabidea (117 kb)


Bestelako Agiriak

Hirugarrenen alta fitxa


Oharrak

Ez daude.


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

30/01/2008