Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Justizia
 

WAI-A

Zigor-Arloko Bitartekotza Zerbitzua (ZBZ)


Zigor-arloko Bitertekotza Zerbitzuaren irudiaZigor-arloko Bitartekotza Zerbitzua (ZBZ) bitartekaritzan espezializatuak dauden zenbait diziplinatako profesionalez osatua dago, Zigor Betearazpenaren Zuzendaritzak Barakaldoko eta Vitoria-Gasteizko organo judizialen eskura jarritakoa, esperientzia pilotu bezala zigor-arloko bitartekotza Euskadi mailan garatu ahal izateko.

 

Doako zerbitzua da, norberaren borondatez balia daitekeena. Gaur egun, Gatazka Eraldatzeko Unibertsitate-Zentroak (GEUZ) kudeatzen du Barakaldon eta Arabako Birgizarteratze-Institutoak (EBI) Vitoria-Gasteizen.

 

Gaia bitartekotza prozedurara bidaltzea Organo Judizialak erabakitzen du beharrezko kontsulten ostean, zein kasu guztietan alderdientzat borondatezkoa den eta bere edukia konfidentziala. Bitartekaria biktima eta salatua elkarren artean komunikatu eta akordio batetara iritsi daitezen saiatzen da. Akordioaren eraginkortasun juridikoa Organo Judizial, Fiskaltza eta bi alderdien Abokatuen menpe dago

 

Hona ZBZ-ren helburuak:

  • Zigor-prozesuaren fase guztietan —instrukzioa, epaiketa eta betearaztea— bitartekotza-sistema eskaintzea, delitua edo falta jasan duenak nahiz akusatuak, borondatez, eta zigor-prozesuaren esparruan, aukera izan dezaten haiei dagokien delituzko gatazkaren konponbidean modu aktiboan parte hartzeko, bitarteko norbaiten laguntzarekin.
  • Biktimari protagonismoa ematea dagokion gatazkaren konponbidean.
  • Gatazka konpontzeko prozesua aberastea, alderdien arteko komunikazioaren bidez eta alderdiek zigor-prozedura formaletik kanpo geratu ohi diren alderdi subjektiboak sartuz; horrela, adostutako konponbidea sakonagoa da zigor soila baino.
  • Arau-hausleari egindakoaren erantzukizuna harraraztea, baita biktimari eragindako kalte edo galerarena ere.
  • Bi alderdientzat prozesuaren ulergarritasun hobeagoa lortzea.
  • Justizia Administrazioaren lan-zama arintzea.

 

ORDUTEGIA:

  • Goizez: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 15:00etara.
  • Arratsaldez: astearte eta asteazkenetan, 16:30etik 19:00etara.
  • Uztailean eta abuztuan: 08:00etatik 15:00etara.

 

HELBIDEAK ETA TELEFONOAK:

  • Vitoria-Gasteiz: Justizia Jauregia. Gasteiz Hiribidea, 18.

       Tel.: 945 004 934 – 945 003 405

  • Barakaldo: Justizia Jauregia. Bide Onera Plaza z/g.

       Tel.: 944 001 032 – 944 020 032

  

DOKUMENTU INTERESGARRIAK:

INFORMAZIO GEHIAGO:

                    

 

Azken eguneratzea: 2008/06/09