2007ko otsailaren 26an Hitzarmena sinatu da Justizia Sailaren eta Abokatutzaren Euskal Kontseiluaren artean, Euskal Autonomia Erkidegoan emakumearen aurkako indarkeriaren, etxeko indarkeriaren eta sexu-erasoen biktimei berehalako laguntza juridikoa emateko.
Hitzarmen horren xedea etxeko indarkeriaren, generoko indarkeriaren edo sexu-askatasunaren aurkako delituren baten biktima direla adierazten dutenei berehalako eta doako laguntza juridikoa emateko baldintzak arautzea da.
Nola eskatzen da laguntza juridikoa?
Laguntza hori polizia-bulegoetan, epaitegietan edo gizarte zerbitzuetan eskatu beharko da, eta horiek abokatuen elkargoen etengabeko laguntza-zerbitzuaren bidez bideratuko dute eskaera.
Etxeko indarkeriari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, Euskadiko Justizia Administrazioaren Justizia.net (atarian aurkitu dezakezu).
|