|
Aurkezpena

Ongi etorri Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren web orrira.
Nire ardurapeko Sailak, hastapenetik, konpromiso etiko bat ez ezik, konpromiso politiko bat ere hartu zuen euskal gizartearekin. Idatzi gabeko konpromiso hori giza talde hau osatzen dugunon eguneroko lanean islatzen da; izan ere, giza talde horren zerbitzua herritarren balorazio onena izan du Eusko Jaurlaritzaren ikasten arabera.
Herritarrei zerbitzua emateko konpromisoa da, banakoen zein kolektiboen giza eskubideak babesteko eta Justizia, gizonen eta emakumeen Lana, Laneko Segurtasuna edo gure erkidegoko sektore behartsuenen Gizarte Babesa hobetzeko egunero lan eginez adierazten dena.
Gure lehentasuna, gure guraria, konpromiso horretan aurreratzea da. Etika eta politikaren aldetik blindatuta dagoen konpromiso hori dugu euskal gizartearekin, eta giza eskubide guztien errespetutik abiatuz, hiru oinarri dauzka: elkartasuna, aukera-berdintasuna eta segurtasuna. Gure gizartean inor kanpoan gera ez dadin, ezta atarian ere. Denok lan duin eta ziur batetik bizi ahal izan gaitezen. Finean, elkarrekin aurrera egin dezagun.
Hori da gure konpromisoa, gure erronka nagusia eta gure gobernu jardunaren ardatza den filosofia. Elkartasunarekiko konpromisoa, Gizarteratzeko Erakunde-arteko 2003-2005 Planak sustatzen duena, bizitza duin bat ziurtatzeko behar diren gutxieneko diru-sarrerak bermatzeko helbururekin. Aukera berdintasunarekiko konpromisoa, kalitatezko lanpostu egonkorrak bermatu nahi dituen Enplegurako Erakunde-arteko 2003-2005 Planak bultzaturikoa. Laneko segurtasunarekiko konpromisoa, prebentzioaren kultura zabaltzeko eta laneko ezbeharren kopurua murrizteko ahalegin osoa eginez adierazten duguna.
Zuekiko guztiekiko konpromisoa finean, Euskal Autonomia Erkidegoko herritar guztiekikoa. Konpromiso horrek beste aurrerapauso bat eman du oraingoan, kalitateari eta gardentasunari dagokienez, JUSLAN web orriaren bitartez. Orri honen xedea informazio guztia ematea da, gure jarduera, programa eta laguntzei buruz; besteak beste, familia edo enpleguaren arloetan, eta ahalik eta modu azkar eta eraginkorrenean. Hori da, behintzat, gure nahia. Lortuko ahal genuen!
Joseba Azkarraga Rodero
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua
|