Egitekoak
- a) Hizkuntza politikan eskumena duten aginte publikoen arteko lankidetza gauzatzeko jarduerak abiaraztea, horien guztien jarduera koordinatua izan dadin. Hori lortzeko, Euskararen Aholku Batzordeak egindako proposamen zehatzetatik abiatuta, erakundeen arteko koordinazio batzordeak eratzeko egin beharrekoak egingo ditu.
- b) Euskararen Aholku Batzordeko berariazko batzorde-atalen koordinazioa eta jarraipena egitea, bai eta Batzordearen idazkaritza lanak ere.
- c) Erakunde pribatuen euskara planak diseinatzen, abian jartzen eta garatzen kolaboratzea eta sustatzea.
- d) Erakunde publiko eta pribatuen jardueretan euskararen erabilera ebaluatzeko eta antzemateko sistema bat ezartzeko proposamena aztertzea eta sustatzea, gaur egun indarrean dauden kalitatea ziurtatzeko sistemetan jasotako irizpide eta parametroetan oinarrituta.
- e) Hizkuntza politikaren ardura duten beste elkarte eta organismoekin batera gauzatzeko lankidetza-proiektu europarrak koordinatzea eta kudeatzea.
- f) Euskararen erabilera normalizatzeko legeria garatzeko arauzko neurriak aztertzea eta proposatzea, Euskararen Aholku Batzordeak emandako arauak urratu gabe, bai eta kontratazioan, argitalpenetan, administrazio-baimena edo -emakida behar duten jardueretan eta laguntzetan ere.
- g) Euskararen erabilera normalizatzeko hartutako arauzko neurriak eta neurri administratiboak benetan betetzen diren eta eraginkorrak diren aztertzea eta horren jarraipena egitea.
- h) Euskararen erabilera sustatzeko ekimenak bultzatzea Ipar Euskal Herriko eta Nafarroako Foru Erkidegoko erakunde publiko eta pribatuekin lankidetzan eta eurekin koordinatuta arituz.
- i) Sailburuordetzaren eskumenean dauden alorretan egokitzat jotzen diren azterlan eta ikeketak egitea, eta horren dokumentazioa eta zabalkundea.
- j) Euskararen Aholku Batzordeko Toponimiako Berariazko Batzordeak lanerako behar dituen datuak jasotzea eta tratatzea.
- k) Euskal Herriko plangintza soziolinguistikoaren mapa egitea eta aldiro-aldiro berrikustea.
- l) Hizkuntza normalizazioaren alderdi desberdinak ikertzeko politika bultzatzea eta koordinatzea, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak dituen eskumenak urratu gabe.
- m) Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia ebaluatzeko eta aldiro eguneratzeko eta horren jarraipena egiteko gauzatu behar diren ikerketak eta analisiak egitea.
|