Eusko Jaurlaritza

Lehendakaritza

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kanpo harremanak
  4.  
  5. Europako Gaiak
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Europako Gaien eta Eskualdeen arteko Lankidetzaren arloetan profesionalen espezializazioa bultzatzeko bekak - 2008 (Bigarren deialdia ).

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Jaurlaritzaren Lehendakaritza


Egitura atal kudeatzailea

Europako Gaietarako Zuzendaritza


Xedea

Europako Gaien eta Eskualdeen arteko Lankidetzaren arloetan profesionalen espezializazioa eta prestakuntza bultzatzeko bekak dira. Beka hauen iraupena hamabi hilabetekoa izango da.


Nori Zuzendua

Eskatzaileak baldintza hauek bete beharko dituzte, besteak beste:
a) Administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan edukitzea aurtengo urtarrilaren 1ª baino lehen.
b) Lizentziatua izatea.
c) Urtero deialdia argitaratzen den egunean, Europako edo nazioarteko gaien ezaguera-arlo desberdinei buruzko graduondoko azterlanak egin izana, edo egiten egotea.


Diru kopurua

a) 23.900 euro, bost beketako bakoitzak. Beken xedea Bruselan Europear Batasunaren errealitatea hurbiletik aztertzea da.

b) 15.900 euro, Euskal Autonomia Erkidegoan Europako gaiak aztertzeko garatu beharko diren lau beketako bakoitzarentzat.


Araudia

EBAZPENA 2008ko urriaren 2koa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, Europako Gaien eta Eskualdeen Arteko Lankidetzaren arloetan profesionalen espezializaziorako 2008ko beken bigarren deialdia egiteko dena.

EBAZPENA, 2008ko apirilaren 2koa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, Europako Gaien eta Eskualdeen arteko Lankidetzaren arloetan profesionalen espezializaziorako 2008ko beken deialdia egiteko dena.

160/1998 DEKRETUA, uztailaren 21ekoa, Europako Gaien eta Herrialdearteko Lankidetzaren arloetan profesionalen espezializaziorako bekak erregulatzen dituena.

 


Harremanak norekin

Miren Astola
Tel.: 945 018128
Posta elektronikoa: a-europeos@ej-gv.es


Erantsi beharreko agiriak

1.– Eskabide orria, normalizatutako ereduari jarraituz.
2.– Curriculum Vitaea, inprimaki normalizatuari jarraiki, ikasketa espedientea barne delarik (jatorrizkoa edo konpultsatua).
3.– Zinpeko aitorpena, inprimaki normalizatuaren arabera.
4.– NANaren fotokopia bat.
5.– 2006ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik auzotasun administratiboa EAEn izatearen egiaztapena.
6.– Lizentziatua izatearen egiaztapena (jatorrizkoa edo konpultsatua).
7.– Graduatu osteko ikasketen agiria (jatorrizkoa edo konpultsatua).
8.– Garrantzi berezia duten ikasketen eta izandako esperientzia praktikoaren agiriak.
9.– Eskatzaileak egindako lanen eta argitalpenen kopia.
10.– Eskatutako hizkuntzak interesatuak aski ondo dakizkiela egiaztatzen duten agiriak.
11.– Nortasun-agiri neurriko argazki bat.


Eskabideak Aurkezteko Epea

2008/10/23 - 2008/11/24 eguerdian baino lehen.


Eskabideak aurkezteko lekua

Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia - Lehendakaritza
Nafarroa Kalea, 2
01007 GASTEIZ


Tramiteen deskripzioa

Lehendakaritzaren idazkari nagusiak ebatziko du deialdia, uztailaren 21eko 160/1998 Dekretuan araututako Hautespen Batzordeak proposatuta.


Egitura Atal Ebazlea

Lehendakaritzaren Idazkari Nagusia


Ebazteko epea

Sei hilabete, deialdia argitaratzearen hurrengo egunetik kontatzen hasita.




Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak administrazio bidea agortzen du


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa


Formularioak

Inprimakiak -a) eskabide-orria, b) curriculum vitaea eta c) zinpeko aitorpenerako eredu normalizatua-  2008ko urriaren 2ko Ebazpenaren I. eranskinean daude eskuragarri.


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.