EAEko gizarte eta ekonomia eragileek Akitania eskualdeko kideekin batera elkarlan proiektuak burutzea sustatzea
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
2011ko urtarrilaren 1a baino lehen administrazio egoitza edo egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuek nahiz publikoek
1.– Proiektuek bi aldeak bildu behar dituzte beren baitan, hau da, Euskadiko Autonomia Erkidegoko eskatzaile bat edo gehiago eta Akitaniako lankide bat edo gehiago.
2.– Proiektuei ekiteko epea proiektuok aurkeztu diren deialdiko urtarrilaren 1ean hasi eta dirulaguntza esleitzen duen ebazpena argitaratzen denetik bi hilabetera amaituko da.
3.– Dirulaguntza jasotzen duten ekintzak dirulaguntza emandako urtearen ondoko urteko abenduaren 31 baino lehen amaitu beharko dira, nahiz eta data hori igaro ondoren ere proiektua garatzen jarraitu.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
2011. urteko ekitaldian Akitania-Euskadiren arteko Lankidetzarako Fondoaren kontura dirulaguntzak emateko deia egiten da, Akitania-Euskadi Lankidetzarako Funts Erkidearen martxoaren 18ko 51/2008 Dekretuaren bitartez onartutako arauei jarraiki.
Dirulaguntzok seiehun mila euroko (600.000 €) zenbatekoa izango dute guztira (150.000 € 2011ko ekitaldirako eta 450.000 € 2012rako konpromiso modura). Eranskin bakarrean jaso dira deialdirako onartu diren oinarriak.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskaera
Eskaera:
Akitania-Euskadiren arteko Lankidetzarako Fondoaren kontura 2010eko ekitaldiko dirulaguntzak
Aurrez aurrekoa
- Erantsi beharreko agiriak
- Eskabide eredua (Ebazpenaren bostgarren oinarriari jarraituz)
- Proiektuaren azalpen txostena eta proiektua garatzeko egitaraua
- Pertsona fisikoa bada, NANaren fotokopia; eta pertsona juridikoa bada, sortze agiria eta identifikazio fiskalarena
- Zerga alorreko eginbeharrak eta Gizarte Segurantzi buruzkoak beteta dituela egiaztatzeko ziurtagiria; edo eginbehar horietatik salbuetsita dagoela egiaztatzekoa, bestela
- Estatutuak (partaidea pertsona juridikoa bada)
- Aurrekontu banakatua, eranskinean jasotako ereduaren arabera
- Ordezkaritza- ahalordea egiaztatzeko agiria, pertsona juridikoa izanez gero
- Enpresak izanez gero, eskatzailearen aitorpena, urtean bertan eta aurreko bi urteetan beste minimis laguntzaren bat jaso duen ala ez adierazteko
- Zinpeko aitorpena edo erantzukizunezkoa, ondokoa egiaztatuz: eskatzaileak ez duela zigor eta administrazioaren arloan dirulaguntza publikoak jasotzeko debekurik, eta ez dagoela laguntzak jasotzeko ezgaitzen dituen legezko debekuetan sartuta ere
Eskabideak aurkezteko lekua
Eskabideak aurkezteko lekua
Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek Nire Kudeaketak atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak AurkezteaAgiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua Epea LuzatzeaEpea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua Jakinarazpenetarako Datuak AldatzeaJakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua Atzera EgiteaAtzera Egitea:
Interesdunak eskubidea izango du, bere eskabidea egin ondoren, ebazpena edonoiz eman arte du atzera egiteko. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua Laguntza OnartzeaLaguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua Uko EgiteaUko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak berari babesten dizkion eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua Errekurtsoa Berraztertzea