Eusko Jaurlaritza

Lehendakaritza

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kanpo harremanak
  4.  
  5. Europako Gaiak
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia

 

Titularra: Ińaki Aguirre Arizmendi
NAVARRA, 2
01007 VITORIA-GASTEIZ (ALAVA)
Tlf.: 945018126 Ext. 18126
Faxa945017835


Egitekoak

  • Eusko Jaurlaritzaren kanpo harremana programatu, suspertu eta koordinatu.
  • Jaurlaritzari laguntza eta aholkua eman kanpo harremanetarako gaietan eta lehendakariak arlo horretan emandako jarraibideak bete.
  • Eusko Jaurlaritzaren kanpoko jarduna planifikatu, sustatu eta koordinatu.
  • Eusko Jaurlaritzak beste herrialde, eskualde edo erakunde azpiestatalekin edota nazioz gaindiko erakundeekin izan ditzakeen bi alderen arteko harremanak zehaztu eta koordinatu.
  • Eusko Jaurlaritzak nazioarteko erakundeekin ezar ditzakeen harremanak zehaztu eta koordinatu eta Euskal Autonomia Erkidegoaren ordezkariak erakunde horietan izan dezaketen parte hartzea ere koordinatu.
  • Europako erakundeekiko jarduera zehaztu; batez ere, Europako Batasunarekikoa eta Europako Batzordearekikoa.
  • Eusko Jaurlaritzak Europako eskualde mugimenduan duen ekimena zuzendu; batez ere, Europako Eskualdeen Batzordean eta Euskadik parte hartzen duen eskualdearteko erakundeetan.
  • Mugaz haraindiko eta eskualdearteko lankidetza suspertu, garatu eta koordinatu.
  • Kanpoko euskal gizataldeekiko harremanetarako politika bete eta kudeatu.
  • Euskadiren kanpo harremanekin zerikusia duten gaietan Estatuak betetzen duen jardunaren jarraipena egin.
  • Ahalik eta kanpo harreman hoberena bermatzeko, Estatuko Administrazioarekin –Kanpo Harremanetarako Ministeritzarekin, batez ere– elkarlanerako eta informazio trukaketarako bideak ezarri.
  • Euskal Autonomia Erkidegoak Estatuko Administrazioarekin hitzartutako tresnen bitartez, nazioarteko itunak lantzen eta negoziatzen duen parte hartzea zuzendu eta koordinatu.
  • Sortzen diren konferentzia, batzorde eta organoetan Euskal Autonomia Erkidegoaren presentzia eta parte hartzea koordinatu, gai horietan Estatuak duen iritzia eratzeko.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko beste erakunde batzuei aurreko zatietan aipatutako harremanen berri eman.
  • Euskadiko zenbait erakunde publiko edo pribatuekiko harremanak garatu, erakundeok garrantzizko ekimenak burutzen badituzte kanpoan.
  • Eta indarrean dagoen antolamendu juridikoak egozten dizkion beste guztiak.