Egitekoak
- Euskal Autonomia Erkidegoaren interesak ordezkatu Europako Batasuneko erakunde eta organoetan.
- Euskadiren gizarte, ekonomia, sektore eta lanbide interesak kudeatu, Europako Batasuneko ekimenek interesoi eragiten dienean.
- Europako Gaietarako Zuzendaritzaren egitekoak betetzen lagundu.
- Erabakiak hartzeko prozesuaren jarraipena egin eta Europako Batasunaren lege ekimenei buruzko informazioa eskuratu, lege ekimenok Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenei edo interesei eragiten badiete, beti ere.
- EAEko agintariak eta gizarte eta ekonomia alorreko eragileak Europako Batasuneko erakundeekin elkartzeko erabili Bruselako Ordezkaritza.
- Europako Batasunean parte hartzeko borondatea adierazten duten erakunde publiko nahiz pribatuei aholku teknikoak eskaini laguntzarako zentro logistikoa izanez.
- Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Espainiako Ordezkaritza iraunkorraren arteko harreman organoa izan.
- Jaurlaritzako sailek Europako arauak eta politikak lantzen eta ezartzen parte hartu behar badute, Europako erakundeetan zuzenean aritu; baita sailek egindako parte hartzeen berri izan ere, premiazkoa denean.
- Gainerako autonomia erkidego, länder edo eskualdeek Bruselan dituzten bulegoekin elkarlanean aritu.
- Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorreko erakundeen eta Bruselan kokatutako beste erakunde publiko eta pribatuen arteko lankidetza erraztu, Euskadiren hainbat sektoretako interesak defendatu eta sustatzeko.
|