1982:
EEErekiko Atxikimendurako Negoziazioen Azterketa eta Jarraipenerako Batzorde Teknikoa sortu zen.
1986:
Europako Erkidegoetako Arazoetarako Kabinetea sortu zen.
Industriaren Sustapen eta Erakaldaketarako Sozietatearen (SPRI, S.A.) menpeko bulegoa sortu zen Bruselan.
1988:
Lehendakaritza, Justizia eta Autonomia Garapen Sailaren menpeko bulegoa sortu zen Bruselan.
Estatuko Gobernuak eskumen-gatazka positiboa aurkeztu zuen Konstituzio Auzitegian. Bruselako Euskal Bulegoa zuhurtziaz indar gabe utzi zen.
“Interbask, S.A.” Sozietate Publikoa sortu zen kide bakarrarekin, hots, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa.
1991:
Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia sortu zen, Lehendakaritzaren barruan (indarreko arautzea: 187/2006 Dekretuaren 13-18 artikuluak). Organo horrek Europako Gaietarako Zuzendaritza hartzen du (indarreko arautzea: 187/2006 Dekretuaren 16. artikulua).
1993:
Kanpo Harremanetarako Sailarteko Batzordea sortu zen (indarreko arautzea: 127/2007 Dekretua).
1994:
Konstituzio Auzitegiak STC 165/1994 epaia eman zuen; horren bidez, Eusko Jaurlaritzari Bruselan bulegoa sortzeko ahalmena onartu zion.
Euskadiren Ordezkaritza sortu zen Bruselan (indarreko arautzea: 187/2006 Dekretuaren 17. artikulua).
1995:
“Interbask, S.A.” Sozietate Publikoa desagerrarazi zen.
Kanpo Harremanetarako Ordezkariaren figura sortu zen (indarreko arautzea: 187/2006 Dekretuaren 3. artikulua).
1996:
Euskadiren Ordezkaritzaren Bruselako egoitza berria ireki zen.
1997:
Europari buruzko Informaziorako Euskal Sarea (EIES/REVIE) sortu zen.
Koordinazio-neurriak ezarri ziren Eusko Jaurlaritzak ere Europar Batasunaren arauak eta politikak prestatzen eta aplikatzen esku har zezan (1997ko urriaren 16ko Akordioa, Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordearena) [es] (pdf. 67 KB).
2005:
Euskal Autonomia Erkidegoaren Kanpo Harremanetarako Estrategia
|