Lehendakaritza

Azken eguneratzea: 2010/05/10
'Maiatzak 9 - Europaren Eguna' Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzan ere ospatuko da (Gasteiz, 2010eko maiatzaren 11)
Ekitaldian nabarmenduko da gazteek Europan duten parte hartzearen garrantzia

 

'Maiatzak 9 - Europaren Eguna'-ren kartelaEuroparen Egunaren ospakizuna dela eta, maiatzaren 11n ekitaldi bat izango da Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren egoitzan. Ekitaldian 'gazteek Europan duten parte hartzearen garrantzia' nabarmenduko da.

Ekitaldian Patxi López lehendakaria izango da buru, eta erakunde hauek parte hartuko dute: Europako Informazioaren Euskal Sarearen (REVIE/EIES) kideak, Europako Mugimenduaren Euskal Kontseilua (EUROBASK), Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentzia eta Euskal Autonomia Erkidegoko Erasmus ikasleak.

Ekitaldiaren lekua:

Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren egoitza
Navarra kalea, 2 (Vitoria-Gasteiz)

Ordua:

17:30ean

Egitaraua:

- Hasiera
Irune Aguirrezabal, Europar Batasunerako eta Kanpo Harremanak Koordinatzeko zuzendaria.

- “Euskal Autonomia Erkidegoaren kanpo harremanak”
Guillermo Echenique, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia

- “Europa gazteekin konektatuz”
Susana del Río, Zientzia politikoan doktorea eta gizarte zibilaren parte hartzean eta Europako komunikazioan aditua

- “Euskadi Europan y Europa Euskadin”EBko Espainiaren lehendakaritzaren logoa
Patxi López Lehendakaria

 

Informazio gehiago:

- Lehendakaria buru izan da Europaren Eguna ospatzeko ekitaldian. Ekitaldiak ehun pertsona inguru bildu ditu Lehendakaritzan. Horien artean, Euskal Unibertsitateetan ikasten ari diren ERASMUS ikasle gazteak egon dira [Iturria: Irekia]

Argazkia: ekitaldiko lekua

 

* Eusko Jaurlaritzak antolatutako, babestutako edo parte hartzen duen ekitaldiak, 'Maiatzak 9 - Europaren Eguna' dela eta

 

[Iturria: Eusko Jaurlaritza - Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia]