|

BRUSELA. 2006ko azaroaren 3an.- Euskadiko ordezkariak Europar Batasunean lanean hasi zireneko 20 urteurrena dela-eta, 2006ko azaroaren 2an, hainbat ekitaldi egin zen Bruselan, Juan José Ibarretxe Lehendakaria buru zela.
Bruselako udaletxean harrera instituzionala egin zen, eta, bertara bildu ziren, besteak beste, Europar Batasuneko erakundeetako ordezkariak, ordezkaritza diplomatikoak, Belgikako gobernukoak, Bruselan ordezkaritza duten hainbat herrialdetako ordezkariak, Belgikako hiriburuan bizi den euskaldun asko, eta Euskaditik joandako ordezkariak ere bai. Horren ondoren, Bruselako Arte Ederretako Jauregian arte-emanaldia izan zen. Mila pertsona baino gehiago bildu ziren hara “Aukeran” taldearen ekitaldia eta Ainhoa Arteta sopranoak emandako errezitaldia ikustera.
- Juan José Ibarretxe Lehendakariaren hitzaldia (rm. 70 MB) 
- Euskadik Bruselan duen ordezkariaren hitzaldia (Ibon Mendibelzua) (pdf. 605 KB)
- Euskal Telebistaren albistea (ETB 2) (avi, 4,7 MB)
- Ospakizun-ekitaldiaren kronika ('Europa Euskadi' aldizkaria 207. zk, 2006ko azaroa)
- 'Zorionak Euskadi. Europar Batasunean Euskadiko ordezkariak lanean hasi zireneko 20 urteurrena ospatzen (1986-2006)' (pdf. 832 KB)
Estekak:
- Eusko Jaurlaritza - Europako Gaiak
|