|
Eskualde Politikarako Europar Komisario Danuta Hübner andreak pasa den abenduaren 9an aurkeztu zituen 'Eskualdeak 2020' txostenaren emaitzak. Txosten hartan Europak aurrez aurre izango dituen lau erronka nagusien eragina aztertzen da, hots, globalizazioak, joera demografikoek, aldaketa klimatikoak eta energiak zer-nolako eragina izango duten, seguruenik, Europako eskualdeetan.
Txostena aurkezteko unean, Komisario europarrak hauxe adierazi zuen: “Hurrena datozkigun arazoek ez dute berdin eragingo, ez maila berdinean, Europako eskualde guztietan. 'Eskualdeak 2020' txostenak lehenengo ikuspegia ematen du, bai arazo horiek eragingo dituzten ezberdintasunena bai eta kohesio-politikaren etorkizuneko diseinuan eta inbertsioko lehentasunetan eragin horiek izango dituzten ondorioena”.
Txostenean kontuan hartu diren adierazleen arabera, Euskadi da (36ko indizea) lau erronka horien aurrean sendoen dagoen autonomia-erkidegoa. Datuak bereziki onak dira aldaketa-klimatikoen arloan (22ko indizea) eta globalizazioaren arloan (36ko indizea); are gehiago, txostenak dioenez, gainerako autonomia-erkidego guztien aldean Euskadik ditu datu onenak.
Lau erronken indize konbinatuari erreparatuz (eta, betiere, txostenaren emaitzen harira), hauexek dira hiru erkidego sendoenak: Euskadi (36), Kanariar Uharteak (40) eta Melilla (42). Alderantziz, Gaztela-Mantxa (72), Extremadura (71) eta Andaluzia (66) dira erkidego ahulenak.
Hona hemen taula bat, Euskadi eta Europako beste hiru eskualde alderatzeko: Baviera (Alemania), Île de France (Frantzia) eta Stockholm (Suedia)
|
|
Indizea: 'Aldaketa klimatikoa'
|
Indizea: 'Energia'
|
Indizea: 'Globalizazioa'
|
Indizea:
'Joera demografikoak'
|
Indize globala: 'Ahultasuna'
|
|
EUSKADI
|
22
|
45
|
36
|
45
|
36
|
|
Baviera
|
20
|
46
|
66
|
34
|
43
|
|
Île de France
|
28
|
10
|
20
|
23
|
10
|
|
Stockholm
|
29
|
0
|
9
|
28
|
4
|
Informazio gehiago:
- 'Eskualdeak 2020' txostena
- RAPID prentsa-oharra (IP/08/1910). Eguna: 2008ko abenduaren 9a
(Iturria: Eusko Jaurlaritza - Europako Gaiak)
|