Eusko Jaurlaritza

Lehendakaritza

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kanpo harremanak
  4.  
  5. Europar Batasuna
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
Azken eguneratzea: 2009/01/09
Hasiera eman zaio 'Sormena eta Berrikuntza. Europako Urtea (2009)'-ari
Euskadiren parte hartzea

'Imajinatu. Sortu. Berritu' lemapean  EBko 2009ko lehen seihileko txandakako Lehendakaritzak -Lehendakaritza txekiarra- eta Europako Batzordeak ofizialki aurkeztu dituzte aurten burutuko diren zenbait jarduera eta eginkizun. Hori guztia egingo da 'Sormena eta Berrikuntza. Europako Urtea (2009)'-ren barruan. Ekimen horren helburua da, hain zuzen, sormenak eta berrikuntzak garapen pertsonal, ekonomiko eta sozialean duten garrantziaz ohartaraztea.

Euskadik modu aktiboan hartuko du parte 'Sormena eta Berrikuntza. Europako Urtea (2009)'-ren barruan egin eta Europako Batzordeak, txandakako Lehendakaritzak eta Europako erakundeek koordinatuko dituzten jarduera eta eginkizunetan. Horrela,  aurrera eramango dituen jardueretako batzuk ondorengo hauek dira: sormena eta berrikuntza suspertzeko Euskadik izan dituen praktika hoberenak Europako erakundeei eta beste eskualde batzuei ezagutarazi, Europako beste esperientzia berritzaile eta sortzaile batzuetara hurbildu eta mintegiak antolatu. Horri guztiari gehitu behar zaio iazko lana, '2008. Berrikuntzaren Urtea Euskadin ' ospatu zen urtean egindakoa, alegia.

'Sormena eta Berrikuntza. Europako urtea 2009'-aren logoari dagokionez, azpimarratzekoa da Europako Batzordeak , azken urteotan ohikoa izan den bezala, beste hizkuntza ofizialetako logoekin batera, euskarazko logoa ere eskuragarri jarri duela (jpg, 135 KB) (eps, 398 KB). Adierazi beharra dago Europar Batasunaren urteko lemak euskaraz ere jartzea bat datorrela  EBn euskara erabiltzearen inguruan dauden zenbait akordio eta ekimenekin.

Europar Batasunaren urteko ospakizunen inguruan, Eusko Jaurlaritzak azken urteotan Europan aurrera eraman diren ekimenetan parte hartze handia izan du. Azken biak hauxek izan dira: '2008. Kulturen arteko elkarrizketaren urtea' eta  'Elkarrekin 1957az gero -Erromako Itunaren 50. urteurrena (1957-2007)'.

 

Estekak:

Sormena eta Berrikuntza. Europako Urtea (2009)
-Euskadi+innova
Innobasque - Berrikuntzaren Euskal Agentzia

 

(Iturria: Eusko Jaurlaritza - Europako Gaiak)