2009ko urriaren 14an, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia den Guillermo Echenique Eusko Legebiltzarreko Europa Gaietarako eta Kanpo Harremanetarako batzordearen aurrean agertu da, kanpo harremanen inguruan legealdi honetan zein izango diren lan-ildo nagusiak azaltzeko.
Echenique jaunak azpimarratu zuen Euskal Autonomia Erkidegoak duen garrantzia, izan ere, zabalagoak diren lurralde-eremuak ordezkatzen dituzten erakundeen jarduera osatzeko elementuak eskeintzen baititu.
Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetan orain arte izan diren irizpideak eta nondik-norakoak aldatu egingo dira, eta Kanpoko Ekintza beste elementu bat izango da, Euskaditik bertatik, terrorismoa munduan deslegitimatzeko.
Kanpo Harremanen ardatza izango da 'Euskadiren isla kanpoan: Euskadi plurala, eraginkorra, langilea, serioa, oso demokratikoa, europarra eta mundu globalizatu eta lehiakor honen aldaketei ondo egokitua'.
* Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren agerraldiaren transkripzioa