EBko Argitalpen Bulegoak, duela aste batzuk, 'Su guía sobre el Tratado de Lisboa' izeneko eskuliburua argitaratu zuen -gaztelaniaz eta EBko beste hizkuntza ofizialez-. Argitalpen horretan azaltzen da Lisboako Tratatuak herritarrontzat zer esan nahi duen.
Eusko Jaurlaritzak argitalpen hori interesgarritzat jo du -oro har, Europako herritarrentzat; eta, bereziki, euskaldunontzat-. Hori dela eta, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak, lehenago Europako Batzordeak onartuta, eta Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusiaren bitartez, eskuliburu horren edizio elebiduna (euskara/gaztelania) egin du:
'Lisboako Tratatuari buruzko eskuliburua / Su guía sobre el Tratado de Lisboa'
Aipatutako edizio elebiduna egin dezan Europako Batzordeak emandako baimena bat dator, besteak beste, Europar Batasunean euskararen erabilera zabaltzeko 2005an ireki ziren aukerekin.
Eskuliburua pdf formatuan deskarga daiteke euskaraz [pdf. 978Kb] eta gaztelaniaz [pdf. 1,11 Mb].
Halaber, nahi duenak eskuliburu elebidun horren ale inprimatua eska dezake posta elektroniko honetan: euskadi-ue@ej-gv.es
Honekin lotuta dagoen informazioa:
- Lisboako Tratatua (indarrean sartzea: 2009ko abenduaren 1a) - Eusko Jaurlaritzaren Adierazpen instituzionala