Eusko Jaurlaritza

Lehendakaritza

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kanpo harremanak
  4.  
  5. Europar Batasuna
 
Azken eguneratzea: 2009/12/03
Lisboako Tratatua indarrean sartu dela eta, Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak adierazpen instituzional bat onartu du (2009ko abenduaren 1a)
Bilera berean, Eusko Jaurlaritzak 'Euskadiren Lehentasunak Europar Batasuneko Espainiaren Presidentzia-aldirako, 2010eko lehenengo seihilekoan' dokumentua onartu du

Lisboako Ituna indarrean sartu dela eta (2009ko abenduaren 1a), Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak adierazpen bat onartu du, Europar Batasunaren aro berriaren aurrean sentitzen duen poza adierazteko, “Europako integrazio prozesuan aurrera pauso ukaezina baita hori; prozesu horrek, izan ere, kontinentean izan den bake eperik luzeena eta Europako herrien eta herritarren aniztasunarekiko errespetu klima sendotzeko balio izan du”.

Beste alde batetik, adierazpenak hau ere jakinarazten du: “Europar Batasuna herritarrei hurbiltzeko gogoa erakusteko eta herritarren interesetarako balio duela bermatzeko asmoz, Eusko Jaurlaritzak Espainiako Presidentziarekin batera neurriak bultzatuko ditu Europar Batasuneko politikak eta neurriak Euskadin zabaltzeko. Halaber, lana egingo du Euskadi Europara hurbiltzeko, Euskadiren irudirik hoberena eskainiz. Jendearen adeitasuna, aniztasuna eta elkartasuna eta enpresen profesionaltasuna eta eraginkortasuna eskainiz, alegia”.

Bukatzeko, dokumentuak zera adierazten du: “Laburbilduz, Itun berria indarrean jarri dela eta, europar bokazio europarzale sendoa dugula adierazi nahi dugu eta Euskaditik bultzatuta Europa batuagoa eta solidarioagoa izan dadin gogo irmoa dugula berretsi nahi dugu”.

2009ko abenduaren 1eko bilera berean, Eusko Jaurlaritzak 'Euskadiren Lehentasunak Europar Batasuneko Espainiaren Presidentzia-aldirako, 2010eko lehenengo seihilekoan' dokumentua onartu du, erabaki baten bidez.

 

Estekak:

Lisboako Tratatua indarrean sartu dela eta, Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak onartutako adierazpen instituzionalaren testua [pdf. 120 Kb]

- Prentsa Oharra: Eusko Jaurlaritzak EBren Espainiaren presidentetzaz baliatuko da Euskadiren lehentasunei aurre egiteko

 

(Iturria: Eusko Jaurlaritza - Europako Gaiak)