Eusko Jaurlaritza

Lehendakaritza

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kanpo harremanak
 
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
Euskadiren kanpo harremanei buruzko Urtekariak
 
2005.ko Uretakiariaren azala

Idazpuru honen behean José Luis DE CASTRO RUANO eta Alexander UGALDE ZUBIRI irakasleek idatzitako eta HAEEk argitaraturiko lan batzuk bilduta daude. Lan hauetan akademiko ikuspegitik Euskal herriaren kanpo harremanak ikertzen dira. Euskal Erkidegoaren eta hain zuzen ere Eusko Jaurlaritzak garatzen duen anitz eta zabal kanpo harremanei buruzko lan zehatza eta osoa izateko nahian ez zegoenez, ekimen hau sortu zen. Lehen atalean 1980. urtetik 2003. urteraino garatutako kanpo harremanak azaltzen dira, eta eginkizun honek Eusko Jaurlaritzak epe bakoitzean egiten duen lanari buruzko urtekari batzuetan dauzka bere jarraipena.


"Anuario sobre la acción exterior de Euskadi 2007"

Lehendabiziko lanekin jarraituz hona hemen 2007. urteko Eusko Jaurlaritzak egindako kanpo harremanen balorazioa. Aurtengo txostenak Euskadiren kanpoko estrategiaren jarduketa ildoak betetzen ari direla adierazten du. Kanpo Harremanetarako Sailarteko Batzordearen Sorrera, Erromako Itunaren 50. urteurrena, Lisboako Itunmenaren sinadura edo Euskal Gizataldeen IV Mundu Biltzarraren ospakizuna, dira gertaera azpimarragarrienetarikoak. 2007. urtean Euskadiren kanpo harremanen kronologi zehatz batekin amaitzen du liburuak.

Anuario sobre la acción exterior de Euskadi 2007 (pdf 2,41Mb)

"Anuario sobre la acción exterior de Euskadi 2006"

Lan honetan beste urteko aleetan bezala, 2006 urtean zehar kanpo harremanetan egindako lanari buruzko zehaztasunak aurkitzen dira. Europar batasunean sartzearen eta Euskadiren Ordezkaritzaren XX. urteurrena, Euskadiren Ordezkaritza Buenos Airesen (Argentina) zabalera, 36 kanpo itunen sinadura eta beste herrien Gobernuekiko batzordeen lanak dira epe honetako ekintza azpimarragarrienak.

Anuario sobre la acción exterior de Euskadi 2006 (pdf 1,91Mb)

"Anuario sobre la acción exterior de Euskadi 2005"

Eusko Jaurlaritzak 2005. urtean egindako kanpo harremanen laburpena. Honela "La acción exterior del País Vasco 1980-2003" eta "Anuario sobre la acción exterior del País Vasco 2004" aurreko argitalpenei jarraipen ematen zaie, euskal autonomi politikoaren arlo honetan oroitzapen historiko eta aztertutakoa izateko asmotan.

Anuario sobre la acción exterior de Euskadi 2005 (pdf 1,57Mb)

"Anuario sobre la acción exterior del País Vasco 2004"

"La acción exterior del País Vasco 1980-2003" liburua argitaratu ondoren, urtero kanpo harremanetan egindako ekimenei buruzko laburpen bana egitea erabakia hartu zen. Hauetako lehendabizikoa "Anuario sobre la acción exterior del País Vasco 2004" izenburu daukanean, autoreek Eusko Jaurlaritzak arlo honetan egindako jarduera aztertzen dute.

Anuario sobre la acción exterior del País Vasco 2004 (pdf 1.09Mb)

"La acción exterior del País Vasco 1980-2003"

Argitalpen honetan Demokraziaren eta Euskal Erakundeen berreskurapenetik 2003. urte arteko epe luze eta bizian kanpo harremanetan egindako lanari buruzko zehaztasunak ematen dira. Hemen agertzen dira bai Frankista epe ostean berreskuratu berri Erakundeen lehen ekimenak, bai Bruselan Euskadiren Ordezkariaren saiatutako inkonstituzionaltasunarengatik Estatuarekiko gatazka, bai gaur egungo kanpo harremanak globalizazioaren aro betean.

La acción exterior del País Vasco 1980-2003 (pdf 4.13Mb)


HAEEk argitaraturiko beste liburuak
"Europako Batasuna eta Nazioarteko Harremanak" bildumaren argitalpenak
Liburuak erosteko eskabide-orria

Azken eguneratzea: 2009/03/18