Lehendakaritza

Euskadiko kanpo harremanen koordinazioa

Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak Euskadiko  kanpo harremanak koordinatzeko hainbat eginkizun bete behar ditu:

- Eusko Jaurlaritzaren kanpo-harremanak planifikatu, sustatu eta koordinatzea.

- Jaurlaritzari kanpo-harremanen arloan lagundu eta aholku ematea.

- Kanpoko pertsonaia ezagunak Euskadira etortzen direnerako plangintza, laguntza eta koordinazioa egitea, baita euskal agintariei kanpora doazenean ere.

- Mugaz gaineko eta eskualde arteko lankidetza-harremanak sustatu, garatu eta koordinatzea.

- Eusko Jaurlaritzaren kanpo-harremanen eta Estatuaren nazioarteko politikaren jarraipena egitea Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenei eragiten dieten gaietan, eta gai horietan Estutuko Administrazioarekin koordinazio instituzionalean aritzea. Bereziki, Euskadi-Estatua Bitariko Batzordeak sortutako Kanpo Harremanetarako Lan Taldearen akordioen jarraipena egitea.

- Nazioarteko tratatuak egitean eta negoziatzean Euskal Autonomia Erkidegoak izan behar duen parte-hartzea zuzentzea eta koordinatzea, Estatuko Administrazioarekin adostutako bideetatik.

- Estatuak gai horietan borondatea zehazteko eratzen diren konferentzia, batzorde edo organoetan Euskal Autonomia Erkidegoak izan behar duen presentzia eta parte-hartzea koordinatzea.

- Eusko Jaurlaritzaren eta nazioarteko erakundeen arteko harremanak sustatzea.

- Kidego diplomatiko eta kontsularrarekin harremanak izatea.

Euskadik atzerrian dituen ordezkaritzak koordinatu eta haien jarduera sustatzea.

Enpresak atzerrian sustatzeko sarearekin koordinatzea.

- Kanpo-harremanetan eragina duten jarduerak gauzatzen dituzten entitate publiko edo pribatuekiko harremanak garatzea. Bereziki, Eusko Jaurlaritzaren sailek eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten erakundeek kanpoan gauzatzen dituzten jardueren jarraipena egitea, Euskadiren ekonomia, enpresak eta kultura sustatzeko eginkizunaren koherentzia eta eraginkortasuna bermatzearren.

Azken eguneratzea: 2010/11/19