Eusko Jaurlaritza

Lehendakaritza

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kanpo harremanak
 
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
Eusko Jaurlaritzaren kanpo harremanen egitekoa


EAEko Kanpo Harremanaren oinarrizko betebeharra da atzerrian Euskadiren irudirik hoberena eskaintzea, euskal gizartearen, erakundeen, enpresen eta  herritarren onerako. Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren bidez antolatzen da kanpo harremana, sail guztiekin batera, lehendakaria buru dela.

Helburua da Euskadiren irudia sendotzea kanpoan eta irudi hori lotuta egotea beti zeharkakotasunaren eta jardun bateratuaren printzipioekin eta eraginkortasun, kalitate, erantzukizun, aniztasun, tolerantzia eta elkartasun baloreekin. Kanpo harreman horiek interes fokalizatuei erantzun beharko diete eta bat etorri beharko dute gure autonomia erkidegoaren baliabide eta gaitasunekin. Euskadiren kanpo harremanak “bikaintasunera” bideratu nahi dira alor guztietan: berrikuntza eta teknologian, iraunkortasunean, enpresaren nazioartekotzean,  I+Gn, Euskadi turismo gune osotzat hartzean, baita kultura berezia duen lekutzat hartzean ere.

Kanpo harremanen jarduera erabakigarriaren ardatzetako bat Europar Batasunaren eremua da. EBri dagozkion gaietan Euskadiren parte hartze zuzena indartu nahi dugu eta egin egingo dugu gure esku dauden baliabide guztiak erabilita, Eskualdeen Komitearen bidez —Eusko Jaurlaritza eskubide osoko kidea baita komite horretan— eta Estatu autonomikoaren baitan autonomia erkidegoek parte hartzen duten erakunde eta baliabideen bitartez. Bereziki 2010eko lehenengo seihilekoan, EBren Espainiako lehendakaritzarekin bat egingo dugu Europan gure interesak defendatu eta sustatzeko, baita Europa euskal errealitatera hurbiltzeko dimentsio guztietan.

Era berean, munduko beste eskualde batzuetan ekimenak sustatuko ditugu, gure enpresen eta kanpoan diren euskal herritarren interesak bultzatzeko aukerarik izanez gero.

Azken eguneratzea: 2010/02/23