
Pirinioetako Lan Erkidegoak (CTP) lizitazioa kaleratu du Elkartearen kontabilitatearen kudeaketa eta jarraipenerako.
Kontratuak 3 arlo ditu:
- CTP elkartearen 2009. urteko kontabilitate-balantzea egitea.
- CTP elkartearen 2010. urteko kontabilitatearen jarraipena eta kudeaketa.
- Finantza- eta kontabilitate-laguntza ematea Elkartearen desegitea eta bere ondareak Partzuergoari pasatzea bermatzeko.
Prestazioaren gehienezko zenbatekoa: 10.000€
Proposamenak aurkezteko epearen azken eguna: 2010eko martxoaren 22a
Pirinioetako Lan Erkidegoa:
Pirinioetako Lan Erkidegoa (CTP) mugaz gaindiko elkarte bat da. Bere kideak hauek dira: Frantziako 3 eskualde (Akitania, Midi-Pyrénées eta Languedoc-Roussillon), Espainiako 4 autonomia erkidego (Aragoi, Euskadi, Katalunia eta Nafarroa) eta Andorrako Printzerria. CTP-ren helburua Pirinietako garapena bultzatzea da; aldi berean, bere erronkak modu egokian hartu eta bere aberastasuna mantentzea bermatzen du.
[Iturria: Eusko Jaurlaritza - Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia]