
2010eko martxoaren 15ean eta 16an, EBko Espainiaren Lehendakaritzaren barruan, Bilbon bildu da Ingurumena Babesteko Agentzien Europako Sarea (EPA) bere 14. osoko bilera egiteko.
Bilera Ingurumen, Landagune eta Itsas Ingurune Ministerioak antolatu du, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak eta Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak (IHOBE) lagunduta.
Batzarra EBko Espainiaren Lehendakaritzan zehar (2010eko urtarrilaren 1etik ekainaren 30era bitartean) Euskadin egiteko aurreikusita dauden ekitaldietako bat izan da. Duela aste batzuk, aipatutako Lehendakaritzaren barruan ere, Donostian egin zen EBko Lehiakortasun Ministroen bilera informala (2010eko otsailaren 7-9a); eta han Euskadiko sailburua den Bernabé Undak parte hartu zuen, Espainiako ordezkaritzaren kide gisa.
Informazio gehiago:
- Europako ingurumen agentziek Bilbon aztertu dute ingurumen legedia erabiltzeko erarik onena zein den [IHOBEren webgunea, 2010eko martxoaren 15a]
- 14. osoko bileraren egitaraua
Esteka:
- Ingurumena Babesteko Agentzien Europako Sarea (EPA)
[Iturria: Eusko Jaurlaritza - Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia]