Eusko Jaurlaritza

Lehendakaritza

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kanpo harremanak
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
Azken eguneratzea: 2009/06/12
Funtzio Publikoaren sailburuordea den Amaia Ortizek parte hartzea Bilbao Meeting-en
Datu babesaren arloko agintaritzen, erakunde eta adituen nazioarteko bilera atzo Euskalduna Jauregian egin zen

Ongi etorri denoi, Bilbo Meeting bilera honetako ekitaldi honetan parte hartzen duzuen agintari eta aditu jaun/andreoi. Arratsalde on guztioi:

Ohore handi bat da niretzat, Eusko Jaurlaritzako sailburua naizen heinean, Euskadira etorri izanagatik ongietorria eta agurra ematea. Aldi berean eskertu nahi dizuet ekitaldi honetan parte hartzeko, Bilbora etorri izanagatik.

Gaurko egunean bete duzuen lana guztiontzat oso onuragarria izatea espero dut.

Datuak Babesteko Euskal Bulegoak eta Datuak Babesteko Espainiako Agentziak esandakoaren arabera, gaur hemen bildutakoak Europatik (Frantzia, Alemania, Erresuma Batua, Portugal, Italia, Txekiar Errepublika, Belgika eta Espainia), Estatu Batuetatik, Zeelanda Berritik, Israeletik eta Burkina Fasotik etorri zarete. Erakunde eta herrialde anitz, beraz, gure artean daudenak.  Eskerrik asko benetan denoi hona etorri izanagatik

Bilera hau eta Datuen eta Pribatutasunaren Babesari buruz egingo den hurrengo hitzaldia nazioartekoa izateak garbi adierazten du XXI. Mendeak aurrean dituen erronkek eskatzen dutela denon artean hainbat hausnarketa egin konponbide globalak bilatzeko helburuz.

Hori dela eta, pribatutasuna eta datu pertsonalak babesteko nazioarteko estandarren prestaketa, hain zuzen ere bilera honen xedea dena, nahitaezko erantzuna da informazio pertsonalaren tratamenduan pribatutasuna benetan babesten dela bermatu ahal izateko, izan ere, informazio pertsonalaren tratamenduak gero eta gehiago dakartza datuen pertsonalen fluxuak nazioen artean.

Hori dela eta, Madrilen Datuen eta Pribatutasunaren Babesari buruzko XXXI.  Hitzaldia egiten denean nahi nuke nazioen arteko datu pertsonalaren fluxuan pribatutasuna babestea ahalbidetzen duen lege tresna bat onartzea. Tresna horrek unibertsala eta loteslea behar du izan, alde batetik, eta bestetik, gizarte eta erakundeen aldetik ahalik eta kontsensurik handiena jaso beharko du, nolabait hura betetzea hasieratik bideragarria izan dadin.

Zalantzarik gabe, garapen sozial eta ekonomiko orekatsuak lortu nahi dituzten gizarte ireki berrien ezaugarrietako bat da, hain zuzen ere, jarduteko eremu homologoetan eta antzeko sektoreetan ari diren erakundeak nazio eta nazioarteko ingurunetan elkarlanean aritzea eta lankidetza soziala zentzurik zabalenean.

Geroko nazioarteko estandarrak lankidetza horren beste adierazpide bat izango dira eta, orain, aipatu nahi nituzke pribatutasun alorrean lankidetzari dagokionez izan diren beste esperientzia batzuk, Euskadiko Jaurlaritzan sartu berriok garenok bideratu eta garatu nahi ditugunak.

Lankidetzako esperientzia horietako batzuk izan dituzten emaitzak honako hauek izan dira:

  • Sentsibilizaziorako eta prestakuntzarako egokitutako ikus-entzunezko materialen argitalpena. Eta honi buruz benetan eskertu nahi diet Erresuma Batuko eta Irlandako ordezkariei, gure artean dauden daudenei, egin duten lan bikaina gurekin konpartitzeagatik.
  • Madril, Katalunia, Espainia eta Euskadiko adituen lantaldeak, datuak babesteko bulegoen jakintza eta jarduera eremu desberdinetan arazoak eta konponbideak elkarri eskainiz irakasteko gune bat sortu dutenak.
  • Nerabeentzat egokitu eta garaturiko Kontuzdatos heziketa kanpaina. Kanpaina hau lortu da eskertu behar diegu Norvegiako Agentziari, bere kanpaina oso baliagarria guztien eskura ipini duelako eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari, hasiera hasieratik bertan lanean jardun duelako.
  • Toki erakundeetarako datu pertsonalen kudeaketari buruz Praktika oneko Eskuliburuak idatzi dira -euskal toki erakundeetako langile publikoek oso eskuzabal bere lankidetza eskaini dutelako -.
  • Datu pertsonalen babesari buruz Euskal Herriko Unibertsitatearen Arautegia idatzi da eta, halaber, iruzkinez osaturik horren argitalpen digitalak eta inprimatuak izan dira. Hori gauzatu izan dadin beharrezkoa izan da herri unibertsitatearen kudeaketako pertsona ugarik etengabe zeregin horretan jardun izatea eta haiei ere eskertu nahi diegu bere lana.

Esperientzia horiek aipatzean publikoki ageri adierazi nahi dut oso handia izan dela kide nauen Eusko Jaurlaritzak eginiko ahalegina eta lana garatzeko nolabait politikak, planak, neurriak, tresnak eta bestelako baliabideak baldin eta horiek lagungarriak badira honetarako:


- pribatutasunari dagokionez arrisku txikienak hartuta garapen teknologikoa lortzeko;

- pertsonek neurriz eta modu orekatuan eskubideez baliatzeko, izan ere, zenbaitetan pertsonen artekoa itxuraz gatazkatsu eta arazo bihurtzen da;

- pribatutasunari buruz duten eskubideaz herritarrak jabetu eta sentikortzeko eta langile publikoak darabilten informazioa egoki kudeatu dezaten gaitzeko.  


Hasieran aipatu dut informazio pertsonalaren kudeaketari loturik eta erantzuna eman behar zaien hainbat erronka daudela eta, Madrilgo Nazioarteko Hitzaldian jorratuko diren gaien ildotik, bukatu nahi nuke,  erronka horietako batzuek aipatuz.

Gure aurrean ditugun erronka dira legez kanpo informazio pertsonalari buruz gertatzen den merkataritza; zaintza-gizartea deritzon gizartearen sorrera eta segurtasun eta pribatutasunaren artean oreka bat bilatu
beharra;informazio pertsonalaren segurtasunak jasaten dituen mehatxuak; Internet eta elkarri trukatzen den informazioa goraka joatea; gazteak eta digital eta herritar alorretako trebetasunen ikaskuntza eta pribatutasunarekiko errespetua; pribatutasunaren babesa eta pribatutasunaren geroko erregulazio globala erraztea ziurtatzen dituen diseinu teknologikoa. Ziur nago guztion lana eta lankidetza bitarteko arrakasta izango dugula.

Bukatzeko, berriz ere eskertu nahi dizuet hona etortzeagatik eta eginiko lana eta Bilbao Meeting 2009 jardunaldi hau amaitutzat eman ondoren, besterik ez.

Eskerrik asko.

Bilbo, 2009ko ekainaren 11
Amaia Ortiz
Funtzio Publikoaren sailburuordea