
Justizia eta Herri Administrazioko sailburu Idoia Mendiak gaur Donostiako Miramar Jauregian Espainiako Konstituziolarien Elkartearen (EKE) zortzigarren Kongresua inauguratu du. Diego López Garridok ere,Europako Gaietarako estatu idazkariak, alegia, parte hartu du Europar Konstituzio Zuzenbideari Buruzko Kongresua hasteko ekitaldian.Ekitaldi horrek hasiera ematen dio aste bati non Gipuzkoako hiriburua Europar Batasunaren informazio-gune garrantzitsu dugun.
Bere hitzaldian, sailburuak Europako erakundeetan parte-hartze zuzena bultzatzekoaren alde agertu da, "euskal herritarren eta beronen erakundeen mesederako", eta Lisboako Tratatua defendatu du, "Europa bategiteko prozesuan ukaezinezko aurrerapausoa" delako.