Eusko Jaurlaritza

Lehendakaritza

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kanpo harremanak
 
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
Azken eguneratzea: 2010/01/20
Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren egitura berria eta eginkizunak onartu dira
Bi zuzendaritzak eta Euskadiren kanpoko ordezkaritzek osatuko dute Idazkaritza

Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak legealdi honetarako izango dituen organigrama eta eginkizunak ezarri dira 1/2010 dekretuan, urtarrilaren 12koan -Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituena- (BOPV/ EHAA, 11 zk. 2010eko urtarrilaren 19a)-.

Dekretu horren arabera, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia Lehendakaritzan bertan dago eta bi Zuzendaritza daude bere baitan:

   - Europar Batasunerako eta Kanpo Harremanak Koordinatzeko Zuzendaritza

   - Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako Zuzendaritza

Beste alde batetik, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren baitan Euskadik kanpoan dituen ondoko ordezkaritza hauek ere badaude:

   - Euskadiren Bruselako Ordezkaritza

   - Euskadiren beste ordezkaritza batzuk kanpoan:

  • Euskadiren Kanada, Mexiko eta Estatu Batuetako Ordezkaritza (egoitza: Estatu Batuetan)
  • Euskadiren Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguaiko Ordezkaritza (egoitza: Argentinan)
  • Euskadiren Txile eta Peruko Ordezkaritza (egoitza: Txilen)
  • Euskadiren Kolonbia, Venezuela eta Erdialdeko Amerikako Ordezkaritza (egoitza: Kolonbian)  

    - Mugaz Gaindiko Lankidetzarako Ordezkaritza

Euskadiren kanpoko ordezkaritzak Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren menpe jardungo dute zuzen-zuzenean, eta Europar Batasunerako eta Kanpo Harremanak Koordinatzeko Zuzendaritzarekin arituko dira elkarlanean.

Aipatutako egitura bat dator Eusko Legebiltzarreko Europa Gaietarako eta Kanpo Harremanetarako batzordearen aurrean izandako agerraldian (2009ko urriaren 14a) Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia den Guillermo Echeniquek esandakoarekin. Agerraldi horretan Echeniquek kanpo harremanen inguruan legealdi honetan zein izango diren lan-ildo nagusiak azaldu zuen.