Eusko Jaurlaritza

Lehendakaritza

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kanpo harremanak
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
Azken eguneratzea: 2008/06/30
Lisboako Ituna. Europar Batasuneko marko berriaren barnean eskualdeek izango duten paperaren inguruko nazioarteko IX. Jardunaldiak
Lehendakariak defendatu du Europak herrien nortasunak aprobetxatu behar dituela "hazteko asmoz"
Asteroko 65 lanorduak edo Itzulerarako Europako Zuzentaraua "zaharkitutzat" jo du "beste garai batekoak" direla esanda
Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak adierazi du herriak direla Europako 'jatorrizko aliatuak' eta, halaber, Europak ez bakarrik herrien nortasunak defendatzea, baita horiek aprobetxatzea ere defendatu du 'hazteko eta handiagoa izateko'. Era berean, 65 lanorduak edo Itzulerarako Europako Zuzentaraua kritikatu du.
Lehendakaria, bere hitzaldiaren une batean. (JB)
Lehendakaria, bere hitzaldiaren une batean. (JB)

"Euskal Herria Europako jatorrizko aliatua da, besteak beste, Europan egon garelako hau jaio baino lehen", gogorarazi du Lehendakariak Gasteizen egiten ari diren Lisboako Itunari buruzko nazioarteko jardunaldi batzuen eta Europar Batasuneko marko berriaren barnean eskualdeek izango duten paperaren inaugurazioan. "Europak Euskal Herriaren nortasuna aprobetxatu behar du, lan egiteko eta laguntzeko prest gaudelako", azpimarratu du.

Bere hitzaldiaren beste une batean, Lehendakariak herri batzuen herritarren errefusa deitoratu du europar zenbait hizpideren inguruan, azken adibidea, Irlandakoa Lisboako Itunari buruz. Ibarretxek ordezkari politikoen artean dagoen "urruntasunari" errua leporatu dio, "euren gizarteak zer nahi duen ez dakitelako eta alderantziz".

Arazo handi baten aurrean gaude. Europakoa kasu paradigmatikoa da eta atsekabe horretan islatzen da, urruntasun horretan, telikatutik hasitako etxe baten eraikuntzan dagoen gabezi demokratikoan", nabarmendu du.

Pertsonei begiratu

Bere ustez, Europak mundua "presentzia gaitua" eduki behar du eta "agenda ekonomiko ona" duela erakutsi behar du; halaber, "giza garapen egonkorra izan behar du". Hori dela eta, "merkataritzaren begiei begiratzearen alde agertu da, pertsonei begiratzen utzi gabe".

Azkenik, Europak bere ustez izan beharko lituzkeen lau "errezetak" aipatu ditu Ibarretxek: herrien nortasunarekiko begirunea; gizon eta emakumeen integrazioa berdintasun terminoetan, "bikoitzarekin eraikitzea errazagoa delako erdiarekin baino"; giza garapen egonkorra, asteroko 65 lanorduak bezalako neurriak alde batera utzita; eta eraldatzearen palanka gizarte modernoan eta kanpokoekin konpromisoan burua izateko.

"Hori da europarren ametsa. Nik horretan sinisten dut eta euska erakundeek asko daukate laguntzeko", amaitu du.