Egitekoak
- a) Eusko Jaurlaritzaren kanpo-harremana programatu, sustatu eta koordinatu.
- b) Jaurlaritzari laguntza eta aholkua eman kanpo-harremanetarako gaietan eta Lehendakariak arlo horretan emandako jarraibideak bete.
- c) Eusko Jaurlaritzaren kanpoko jarduna planifikatu, sustatu eta koordinatu.
- d) Euskadin kanpoko pertsona ospetsuen presentzia planifikatu, sustatu eta koordinatu.
- e) Eusko Jaurlaritzak beste herrialde, eskualde edo erakunde azpiestatalekin edota nazioz gaindiko erakundeekin izan ditzakeen bi alderen arteko harremanak zehaztu eta koordinatu.
- f) Eusko Jaurlaritzak nazioarteko erakundeekin ezar ditzakeen harremanak zehaztu eta koordinatu eta Euskal Autonomia Erkidegoaren ordezkariek erakunde horietan izan dezaketen parte-hartzea ere koordinatu.
- g) Europako erakundeekiko jarduera zehaztu; batez ere, Europar Batasunarekikoa eta Europako Kontseiluarekikoa.
- h) Eusko Jaurlaritzak Europako eskualde-mugimenduan duen ekimena zuzendu; batez ere, Europako Eskualdeen Batzordean eta Euskadik parte hartzen duen eskualdearteko erakundeetan.
- i) Mugaz haraindiko eta eskualdearteko lankidetza sustatu, garatu eta koordinatu.
- j) Kanpoko euskal gizataldeekiko harremanetarako politika burutu eta kudeatu.
- k) Euskadiren kanpo-harremanekin zerikusia duten gaietan Estatuak betetzen duen jardunaren jarraipena egin.
- l) Ahalik eta kanpo-harreman hoberena bermatzeko, Estatuko Administrazioarekin –Kanpo Harremanetarako Ministerioarekin, batez ere– elkarlanerako eta informazio-trukaketarako bideak ezarri.
- m) Euskal Autonomia Erkidegoak Estatuko Administrazioarekin hitzartutako tresnen bitartez, nazioarteko itunak lantzen eta negoziatzen duen parte-hartzea zuzendu eta koordinatu.
- n) Sortzen diren konferentzia, batzorde eta organoetan Euskal Autonomia Erkidegoaren presentzia eta parte-hartzea koordinatu, gai horietan Estatuak duen iritzia eratzeko.
- o) Euskal Autonomia Erkidegoko beste organo eta erakunde batzuei aurreko zatietan aipatutako harremanen berri eman.
- p) Euskadiko zenbait erakunde publiko edo pribatuekiko harremanak garatu, erakundeok garrantzizko ekimenak burutzen badituzte kanpoan.
- q) Komunikaziorako Idazkaritza Nagusiarekin koordinatuz, hedapen- eta komunikazio-edukiak landu eta garatu eta Jaurlaritzaren kanal anitzeko sistema eta tresnetan mantendu.
- r) Eta indarrean dagoen antolamendu juridikoak esleitzen dizkion beste egiteko guztiak.
|