Lehendakaritza

Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritza
 
Harremanetarako

Ordezkaritzaren Argazkia
 

Helbidea:
820 2nd Avenue
DIPLOMAT BUILDING, Suite 13B
New York, 10017 (USA)

Tel.: (+1) 646 368 6040

E-maila: usa@ej-gv.es


Aurkezpena:

Jaurlaritzaren Kontseiluak 2005eko martxoaren 15ean onartutako Euskal Autonomia Erkidegoaren Kanpo Harremanetarako Estrategiaren baitan, Eusko Jaurlaritzak kanpo-harremanen alorrean izango dituen jarduera-ildoen plangintza zehaztu da VIII. legegintzaldirako. Dokumentu horren ardatzen artean nabarmentzekoak dira, zehazki, euskal gizataldeekiko harremanak, erakunde aldeanitzetan parte hartzea, sektore jakin batzuek atzerrian duten ordezkaritzak bultzatzea eta Euskadik atzerrian dituen ordezkaritzak.

Joan den legegintzaldian argi geratu zen atzerrian ordezkaritzak sortzeko beharra. Izan ere, Bruselakoarekin batera, ordezkaritzek erraztu egingo diote Euskadiri lankidetza-lotura bereziak dituen herrialdeekin harremanak izatea. Jaurlaritzak politika hori sakontzeko xedea ezarri du, eta ildo horretan Europako nahiz Ipar Amerikako zenbait herrialdetan ordezkaritzak irekiko
ditu, Estatu Batuetako ordezkaritzari lehentasuna emanda.

Maiatzaren 27ko 8/1994 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpoko euskal gizatalde eta etxeekiko harremanei buruzkoak, bere helburuen artean zehaztu zituen, besteak beste, harreman sozialak, kulturalak eta ekonomikoak instituzionalizatzea eta atzerrian diren
euskaldunei bultzada eta babes integrala ematea; eta zenbait eskubide eta prestazio onartu zituen horretarako. Legea indarrean sartu zenetik, lankidetzan aritzeko eta parte hartzeko modu egokiak ezartzeko beharra nabaritu da, helburuok era eraginkorragoan lortuko badira behintzat. Hartara, Estatu Batuetako euskal gizataldeekin badago harreman egonkor bat, bai North American Basque Organization (Ipar Amerikako Euskal Erakundeen Elkartea) erakundearen bidez, bai eta
aitortutako beste euskal etxe batzuen bidez ere.

Uztailaren 7ko 23/1998 Estatuko Legeak, Garapenerako nazioarteko lankidetzari buruzkoak, gizakion garapen globala sustatzeko beharra onartu du, garapenerako lankidetzako politika eraginkorrak eta koherenteak bultzatze aldera. Horren guztiaren helburua da munduko pobrezia desagerraraztea, bai eta garapen bidean diren herrialdeetan garapen ekonomiko jasangarria eta iraunkorra indartzea ere. Ildo horretan, legeak berak ezartzen duenez, autonomia-erkidegoetan egiten diren ekintzak gizartearen beraren elkartasunetik sortutako adierazpenen ondorio dira. Ekintza horiek autonomia-
erkidegoko aurrekontuetan eta erkidegoak gai horren inguruan hartutako erabakietan eta ekintzetan oinarritzen dira. Testuinguru horretan, Estatu Batuetan ordezkaritza izatearekin errazagoa izango litzateke erakunde aldeanitzekin lankidetzan aritzea Euskadiren
jarduera solidarioa sustatzeko.

Ekonomiari dagokionez, industriaren alorrean lehendik ere badira jarduera erregularrak eta onak SPRIren Chicagoko bulegoaren bitartez. Horrez gain, zientziaren, teknologiaren, justiziaren edo kulturaren alorretan ere badira harremanak, eta ororen artean Bilboko eta Estatu
Batuetako Guggenheim museoen artekoa nabarmentzen da.


Funtzioak

Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoak zenbait arlotan duen ordezkaritza-organoa da: zehazki, garapenerako lankidetzaren arloan, euskal gizataldeekiko harremanen arloan, eta Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkion eskumenen baitan hainbat sektoretako interesak babestearen eta bultzatzearen arloan duen ordezkaritza-organoa.

Oro har, Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzak honako egiteko hauek ditu, betiere aurreko artikuluan zehaztutako esparruaren barruan:

  • Euskal Autonomia Erkidegoak Estatu Batuetan dituen eragile sozialen arteko lankidetza eta elkartzea bultzatzea.
  • Bisitak, bilerak eta informazio-trukeak ezartzeko harremanetarako organo izatea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko eragileen arteko topaketak antolatzeko azpiegitura eta zentro lagungarri izatea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko zerbitzuei eta jarduerei buruzko laguntza teknikoa, aholkularitza eta informazioa eskaintzea
  • Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatu Batuetako eragileek dituzten beharren aurreikuspenak balioztatzea eta dagozkien proposamenak bideratzea.


Informazio osagarria:

sorrera dekretua

ekonomia eta enpresa jarduera


Azken eguneratzea: 2009/09/30