Eusko Jaurlaritza

Lehendakaritza

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kanpo harremanak
  4.  
  5. Kanpo Harremanak
  6.  
  7. Euskadiren ordezkaritzak
W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
Euskadiren Ordezkaritza Bruselan


Euskadik Bruselan duen Ordezkaritza Euskadi ordezkatzen duen organoa da, eta Europar Batasuneko erakunde eta organoen aurrean EAEko hainbat sektoretako interesak defendatzeaz eta sustatzeaz arduratzen da.

Euskadik Bruselan duen Ordezkaritzaren aurrekariek erakusten dutenez, Eusko Jaurlaritzak Bruselan bulego bat ezartzeko hartu zuen erabakiak zailtasunak izan zituen, erkidegoko gaietarako bere autonomia defendatzeari dagokionez.

Auzitegi Konstituzionalaren maiatzaren 26ko 165/1994 Epaiarekin, Bruselan Euskadiren Ordezkaritza modu ofizialean jartzeko oztopoak gainditzeaz gain, beste autonomia erkidego batzuek ere Belgikako hiriburuan beren ordezkaritzak ezarri ahal izateko bidea ireki zen.

Gaur egun, Euskadik Bruselan duen Ordezkaritza, egitura organikoari dagokionez, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren baitan dago, eta Europako Gaietarako Zuzendaritzarekin koordinazioan jarduten du. Euskadik Bruselan duen Ordezkaritzaren eginkizunak, funtsean, urriaren 3ko 187/2006 Dekretuaren 17. artikuluan ezarri dira.

Haren eginkizunak betetzeko espezializazio eta eraginkortasun egokia lortzeari dagokionez -Autonomia Erkidegoak Europar Batasuneko Kontseiluetan parte hartzen hastearen ildotik, garrantzi berezia baitu horrek-, Euskadik Bruselan duen Ordezkaritza erkidegoko eremu desberdinak biltzen dituzten zenbait lan unitatetan egituratua dago.


Harremanetan jartzeko helbidea:

Euskadiren Ordezkaritza Bruselan
Ordezkaria:
Rue des Deux Églises / Tweekerkenstraat, 27
B-1000 Brusela (BELGIKA)

Tfnoa: +32 2 285 45 10
Faxa: +32 2 285 45 11
e-maila: bruselas@ej-gv.es

 

(Iturria: Eusko Jaurlaritza - Europako Gaiak)

Azken eguneratzea: 2009/06/18