Lehendakaritza

Euskadiren Ordezkaritza Txilen
 
Harremanetarako

Ordezkaritzaren egoitzaren kanpoko argazkia

Ordezkaria:
Helbidea: Apoquindo 3669 - Oficina 802
Las Condes (Santiago de Chile)
CHILE

Tel.: +56 2 206 40 48 / 206 34 64
Fax-a: +56 2 206 40 96

mailto:chile@ej-gv.es


Aurkezpena

1941-1973 urteen artean Euskadik Txilen ordezkaritza propioa eduki zuen. Urte batzuk beranduago, 2004ko ekainean, hain zuzen, otsailaren 11n emandako 25/2003 Dekretuaren bidez, berriro ireki zuten Euskadiren Txileko ordezkaritza.

Ordezkaritza honek Euskadiren eta Txileren arteko lotura historikoei eusten die eta indartu egiten ditu (esparru eta gai anitzak barne hartzen dira).

Alde batetik, eta erakunde esparruaren baitan, 4 Aditze Memorandum sinatu dira Ekonomia (Arrantza eta Ingurumena), Osasun eta Nekazaritza Ministerioekin, osasun kudeaketatik hasi eta arrantza prestakuntza bitarteko arloetan.

Era berean, Txileko ordezkaritzak egindako lan handiari esker eta bi herrialdeek dituzten interesak kontuan hartuta, Euskadiren eta Txileren arteko bisitak nabarmenki ugaritu eta indartu dira. Esanak esan, Euskadi bisitatzen egon dira Txileko hainbat ministro eta ministrorde, hala nola Mideplan-ekoa, Ekonomia eta Energiakoa, Nekazaritza eta Arrantzakoa, Senatuko Lehendakaria, Eskualde Metropolitarreko Intendentea, eta CONAMA edo Errepublikako Lehendakariaren aholkularia. Bestalde, Txile bisitatzen egon dira Euskadiko Lehendakariordea, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailburua edo Osasun, Ingurumen, Kultura, Nekazaritza eta Arrantza Sailburuak.

Ildo beretik, euskal diaspora azpimarratu behar da: harreman estuak ditu Santiagon eta Valparaiso-n kokatuta dauden 2 Euskal Etxeekin.

Euskal kultura Txilen ezagutzera emateko helburuarekin, Txileko 4 unibertsitate garrantzitsuenetan euskarari eta euskal kulturari buruzko ikastaroak antolatu dira. Harrera handia lortu dute eta Euskadi Txileko gizartean ezagutzera emateko baliagarriak dira.

Bestalde, euskal enpresen agerpena azpimarratu behar da: 27 merkataritza enpresa eta produkzio enpresa daude Txilen eta ordezkaritzak bere laguntza ematen die.

Amaitzeko, ezin dugu ahaztu Txileko ordezkaritzak egindako lan handiari esker lortu zela, besteak beste, Euskadi-Txile Lankidetzarako I. Batzorde Mistoa antolatzea. Batzorde horretan hainbat lankidetza akordio sinatu ziren esparru desberdinetan garatzeko, hala nola nekazaritza, arrantza, hezkuntza, osasuna, zientzia eta teknologia, ingurumena edo garapenerako lankidetza.

Lan esparruak sakonkiago ezagutzeaz gain, geografikoki hurbil geratzen diren herrialdeen artean lankidetza triangeluarra lortu nahi da, eta euskal Erakundeek parte hartzen duten nazioarteko sareekin elkarlanean jarduteaz gain, Euskaldunen Multzoen eta Euskal Etxeen arteko harremanak indartzea komeni da, bai eta EBrekin merkataritza librerako sinatutako Itunak ekarritako lankidetza aukerak aztertzea ere.


Funtzioak:

Honako hauek dira Euskadik Txilen duen ordezkaritzak bete behar dituen funtzioak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoak Txilen dituen gizarte-eragileen arteko lankidetza sustatzea eta horien bilgune izatea.
  • Ikustaldiak, elkarretaratzeak eta informazio-trukeak egiteko harreman organoa izatea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko operadoreei Txilen bilkurak egiteko azpiegiturak eskaintzea eta horiei laguntzeko zentroa izatea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko zerbitzu eta jarduerei buruzko aholkularitza teknikoa , orientazioa eta informazioa ematea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko operadoreek Txilen izango dituzten beharrak aurreikustea eta proposamenak bideratzea.


Informazio osagarria:
Sorrera dekretua
Ekonomia eta enpresa jarduera

Azken eguneratzea: 2009/06/08