Lehendakaritza

Eusko Jaurlaritzaren Ordezkaritza Madrilen
 
Harremanetarako:

Argazkia: Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza Madrilen

Ordezkaria:
Helbidea: Cedaceros, 10 - 6º
28014 Madrid
ESPAÑA

Tel.: +34 913 697 510
Fax-a:   +34 913 697 511

mailto:madrid@ej-gv.es


Aurkezpena:

Eusko Jaurlaritzak bere erakundeak Madrilen ordezkatzeko eta euskal errealitatea ezagutzera emateko Eusko Jaurlaritzaren Madrilgo ordezkaritza sortu zuen. Urtarrilaren 28ko 9/2003 DEKRETUAREN bidez sortu zuen aipatutako ordezkaritza, Kanpo Ekintzarako Idazkaritza Nagusiaren baitan.

Eusko Jaurlaritzaren interesak Estatuko hiriburuan ordezkatzeko lanean, Lehendakariari, Gobernuko kideei eta Administrazioko langileei bere zerbitzuak eskaintzen dizkie eta, era berean, Eusko Jaurlaritzak Estatuko Administrazioaren aurrean egin beharreko lan instituzionala errazten du. Zentzu horretan, Eusko Jaurlaritzak abiarazitako politikak eta jarduerak Madrilgo komunikabideen artean ezagutzera ematen ditu ordezkaritza honek.

Madrilgo ordezkaritzak harremanak ditu Atzerri Arazoetako Ministerioarekin eta Estatuaren kanpo politikaren jarraipena egiten du. Horrela, Eusko Jaurlaritzak ordezkaritzaren laguntza jasotzen du Estatuak kanpo politikan egiten duen esku hartzeak Euskadiko interesak eragiten dituen guztietan.

Bestalde, Europako autonomia erkidego eta eskualdeetako ordezkaritzekin (ordezkaritzak Madrilen dituztenekin) harremanetan dago Eusko Jaurlaritzaren Madrilgo ordezkaritza eta Europar Batasunaren politiken jarraipena egiten du Madrilen dauden Europar Batasunaren Ordezkaritza Bulegoen eta Europako Parlamentuaren bidez.

Eusko Jaurlaritzak Madrilen duen ordezkaritzaren egoitzari dagokionez, euskal barrutietan aukeratutako diputatuen eta senatarien eskura jartzen da azpiegitura; era berean, euskal erakunde publikoen eta pribatuen eta Estatuko erakundeen arteko bilerak edo topaguneak antolatzeko erabiltzen da.

Azkenik, Madrilen dagoen Gorputz Diplomatikoarekin aldiroko harremanak eduki nahi dira. Gainera, Euskadiren irudia Madrilen zabaltzeko jardueren plangintza, diseinua eta gauzatzea egiteko beharra dago, batez ere kultura, adimen, ekonomia eta gizartearekin erlazionatutako alderdietan.


Funtzioak:

Eusko Jaurlaritzak Madrilen duen ordezkaritzak honako funtzio hauek bete behar ditu eskuarki:

  • Eusko Jaurlaritzaren interesak ordezkatzea Estatuko hiriburuan.
  • Lehendakariari, Eusko Jaurlaritzako gainerako kideei eta Autonomia Erkidegoko Administrazioko langileei laguntzea, Madrilen egin beharreko egitekoak garatzen.
  • Eusko Jaurlaritzaren lan instituzionalari dagozkion jarduerak bideratzea Estatuko Administrazioan.
  • Madrilen ordezkaritzak dituzten autonomia erkidegoetako ordezkaritzekin eta Europako eskualdeekin hartu emanak izatea.
  • Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiarekin koordinatuta, Euskal Autonomia Erkidegoari eragiten dioten Europar Batasuneko politikei segimendua egitea, batez ere Europako Parlamentuak eta Europako Batzordeak Madrilen dituzten ordezkaritza bulegoekin hurbileko harremanak izanez.
  • Atzeii Arazoetako Ministerioarekin hartu emanak izanez, Estatuko Gobernuaren kanpo politikaren gaineko segimendua egitea. Eta guzti hori, beti ere, Eusko Jaurlaritzaren kanpo ekintzak erraztu eta hobetzearren, ondoren zehaztutako jardueretan: Estatuaren kanpo ekintzaren alorrean Euskadiko interesei eragiten dieten jardueretan.
  • Eusko Jaurlaritzaren politikak eta jarduerak Madrilgo komunikabideetan hedatzeko laguntza ematea.
  • Eusko Jaurlaritzaren Madrilgo ordezkaritzak azpiegitura eta laguntza materiala eskainiko die euskal barrutietan hautatutako diputatu eta senatariei eta Autonomia Erkidegoak izendatutako senatariei.
  • Halaber, laguntza-gune izango da Euskal Autonomia Erkidegoko entitate publiko eta pribatuek eta Estatuko instituzioek Madrilen egiten dituzten bileretarako.


Informazio osagarria:
Sorrera dekretua

Azken eguneratzea: 2009/06/08