Lehendakaritza

Euskadiren Ordezkaritza Mexikon
 
Harremanetarako:

Ordezkaritzaren egoitzaren kanpoko argazkia

Ordezkaria:
Helbideak: Horacio 1213 - Colonia Polanco
11550 Miguel Hidalgo (México D.F.)
MÉXICO

Tel.: +52 55 5254 1552  / 5254 8517
Fax-a:   +52 55 5531 5172

mailto:mexico@ej-gv.es


Aurkezpena:

Euskadik Mexikon duen ordezkaritza 72/2002 Dekretuaren (martxoaren 20koa) bidez sortu zen eta bera da Latinoamerikan ezarritako ordezkaritza guztietan lehena. Hortaz, inolako arazorik gabe funtzionatzen duela eta dagozkion funtzioak bikain betetzen dituela esan daiteke.

Oro har, garrantzi handiagoa eman zaio esparru ekonomikoari eta industrialari, izan ere, Brasilekin batera, Mexiko da euskal enpresarientzako Latinoamerikako merkatu nagusia. Ezin dugu ahaztu Mexiko Ipar Amerikaren Merkataritza Librearen Itunean (NAFTA) sartuta dagoela; zentzu horretan, Mexiko merkataritza trukerako edo enpresa proiektuak abiarazteko herrialde oso erakargarria da.
Eta adierazitakoa guztiaz gain, Europar Batasunarekin Merkataritza Librearen Akordio bat sinatu du eta, ondorioz, Euskadik bazkide estrategiko gisa eta Europara sartzeko ate gisa betetzen duen zeregina hobeto ezagutzea eta zehaztea komeni da.

Ordezkaritzatik bereziki sustatu dira Mexikoko erakundeekin eta hirugarren herrialde, enpresa eta elkarte, erakunde multilateral, unibertsitate, garapen agentzia eta euskaldunen multzoekin harremanak edukitzeko bideak; halaber, gure hiri garapenaren eredua esportatu nahi izan da eta euskara eta euskal kultura ezagutzera eman dira, besteak beste.

Etorkizunera begira, bestalde, eragin zona berri bat sortu nahi da, horren bidez geografikoki hurbil dauden herrialdeetan jarduera sektorialak garatzeko; horrela, lankidetza triangeluarra egiteko aukerak aztertuko dira eta Eusko Jaurlaritzak edo euskal erakundeek parte hartzen duten nazioarteko sare guztiekin elkarlana egingo da, izan ere, toki erkidegoaren inplikazioa areagotzea eta arloko politikak garatzea bilatzen da, batez ere esparru ekonomikoan eta industrialean, eta Eusko Jaurlaritzaren kanpo komunikazioko politika kanalizatzeko organoa izatea lortu nahi da.


Funtzioak:

Honako hauek dira Euskadik Mexikon duen ordezkaritzari dagozkion funtzioak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoak Mexikon dituen gizarte eragileen arteko lankidetza sustatzea eta horien bilgune izatea.
  • Ikustaldiak, elkarretaratzeak eta informazio trukeak egiteko harreman organoa izatea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko operadoreei Mexikon bilkurak egiteko azpiegiturak eskaintzea eta horiei laguntzeko zentro izatea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko zerbitzu eta jarduerei buruzko aholkularitza teknikoa, orientazioa eta informazioa ematea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko operadoreek Mexikon izango dituzten beharrak aurreikustea eta proposamenak bideratzea.


Informazio osagarria:
Sorrera dekretua
Ekonomia eta enpresa jarduera

Azken eguneratzea: 2009/06/08