Lehendakaritza

Euskadik kanpoan dituen Ordezkaritzen aurkezpena
 

Euskadik kanpoan dituen ordezkaritzak ezinbesteko bitarteko bihurtu dira Eusko Jaurlaritzaren kanpo politikaren ikuspegitik. Besteak beste, "Euskal Autonomia Erkidegoaren Kanpo Ekintzarako Estrategian" adierazitako helburu nagusiak betetzeko bitartekoa dira, hala nola Euskadik nazioartean zuzenean parte hartzea, Euskadi subjektu aktibo bezala kokatzea nazioartean edo kanpo ekintza sustatzea, bai Eusko Jaurlaritzaren aldetik bai beste hainbat euskal erakunderen aldetik.

Bruselan ireki zen Euskadiren lehenengo ordezkaritza, eta EB osoan aitzindari izan zen. Aurten Bruselako ordezkaritza ireki zela 20. urteurrena ospatzen da, hortaz, ordezkaritzak garatzen dituen jarduerak eta bertan lan egiten duen giza taldeak egindako lana sendotuta daudela esan daiteke.

VII. Legegintzaldian Euskaditik kanpora irekitako ordezkaritza kopurua ugaritzea lortu zen. Horrela, Gobernu Kontseiluak hainbat ordezkaritza ireki zituen VII. Legegintzaldiak iraun zuen aldian: Madrilgo ordezkaritza, Argentinakoa, Txilekoa, Mexikokoa eta Venezuelakoa, eta Euskadiko kanpo ekintzaren jarduera esparrua sendotzen ari da pixkanaka.

Amaitzeko, 2005eko martxoaren 15ean "Euskal Autonomia Erkidegoaren Kanpo Ekintzarako Estrategia" onartu zuen Gobernu Kontseiluak, eta bertan definitu da Europan eta Amerikan, lehentasunez esku hartzeko esparru geografikoak diren neurrian, Euskadiren ordezkaritza berriak sortzeko ekimena; aipatutako ekimena legegintzaldi honetan martxan jartzea aurreikusi da.

Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzak Euskadiren ordezkaritzek egiten duten lanaren txosten bat aurkezteko konpromiso politikoa hartu du Eusko Legebiltzarrarekin; txostena urtero aurkeztuko da.


Euskadiren Ordezkaritzak Europan


Brusela


Madril


Euskadiren Ordezkaritzak Latinoamerikan


Argentina


Txile


Mexiko


Euskadiren Ordezkaritzak Ipar Amerikan


Argazkia Euskadiren Ordezkaritza AEBn

Amerikako Estatu Batuak


Azken eguneratzea: 2008/11/17