Eusko Jaurlaritza

Lehendakaritza

Atzera joan::
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kanpo ekintza
  4.  
  5. Kanpo harremanak
 
Euskadi eta Kuba gogortzen dituzte bere harremanak VI Lankidetzarako Batzorde Mistoaren ondoren
 
Kooperazio arloan, bide berriak ireki dira Eusko Jaurlaritzaren Sailei esker

Ricardo Guerrero eta Iñaki Aguirre
Ricardo Guerrero eta Iñaki Aguirre

Seigarren urtez jarraian, Kuba eta EAEren arteko Lankidetzarako Batzorde Mistoa bildu da aurten ere; oraingoan Euskadin, maiatzaren 6tik 8ra. Aukera horri esker, sendotu egin dira 2002an bi herrialdeen artean sortutako loturak; orduan komandante-buru zen Fidel Castrok Juan Jose Ibarretxe lehendakaria hartu zuen, Kubako Errepublikara egindako bisita ofizialean. Topaketa haren ondorioz, Asmoen Protokoloa sinatu zuten, eta harrezkero hitzarmen ugari sinatu dira; batez ere, garapenerako lankidetzaren esparruan, harreman ekonomiko-komertzialetan eta zientzia zein teknologiaren alorretan.

Oraingo honetan, eta lehenengo aldiz, Eusko Jaurlaritzako hainbat sailetako goi-arduradunek hartu dute parte, Batzordearen bidez egiten diren eskariak optimizatze aldera. Halaber, sendotu egin dira ohiko lan-ildoak ere; besteak beste, Kubarekin Lankidetzan aritzeko Euskal Estrategiaren Akordioa, alegia, urtean 2,5 milioi euroko laguntza iraunkorra. Bestalde, eta arlo ekonomikoan sakondu nahian, negozio-aukeren inguruko jardunaldiak ere egin dira, eta 150 euskal enpresaburu inguruk hartu dute parte.


Kubako Atzerriko Inbertsioaren eta Lankidetza Ekonomikoaren Ministerioko ministrorde den Ricardo Guerrerok eta Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari  nagusi den Iñaki Agirrek berriki sinatutako hitzarmenean esparru juridikoa zabaltzea aurreikusi da, eta, horri esker, jauzi kualitatiboa emango da hainbat gai berritan; hala nola, hezkuntzan, nekazaritzan, arrantzan eta elikaduran eta ikus-entzunezko baliabideetan.


Azken eguneratzea: 2008/11/26