Eusko Jaurlaritza

Lehendakaritza

Atzera joan::
  1. Hasiera
  2.  
  3. Kanpo ekintza
  4.  
  5. Kanpo harremanak
 
Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako atalaren aurkezpena
 
Zeregin nagusiak

Kanpo Harremanetarako atalak garatzen dituen zereginen artetik bik garrantzi berezia dute, eta ondoren adierazi dira:

  • Eusko Jaurlaritzak kanpo ekintzaren esparruan martxan jarritako estrategia politikoa eta erakunde mailakoa garatzea, koordinatzea eta jarraipena egitea. Zentzu horretan, 2005eko martxoaren 15ean "Euskal Autonomia Erkidegoaren Kanpo Ekintzarako Estrategia onartu zuen Gobernu Kontseiluak. Aipatutako estrategiaren helburua Eusko Jaurlaritzak Kanpo Ekintzara begira bete beharreko helburuak eta jarraitu beharreko ekintza lerro nagusiak definitzea da. Xede horrekin, aipatutako ekintza lerroetara egokituko dira Euskadik, Europar Batasunean eta nazioartean, batez ere kontinente amerikarrean, duen eragin politikoa areagotzeko beharrezkoak diren egitura eta baliabide guztiak. Era berean, globalizazio prozesuen eta/edo internazionalizazio prozesuen dinamikak berak ekarri du xede dugun ekimena eta, beraren bidez, jarduera proaktibo eta koordinatu baten bidez, nazioarteko ezaugarrietara berehala eta malgutasunez egokitzea lortu nahi da.
  • Euskadiren kanpo ordezkaritzetatik garatutako ekimenak eta jarduerak koordinatzea, Eusko Jaurlaritzak kanpo ekintzaren esparruan martxan jarritako estrategia politikoa eta erakunde mailakoa ziurtatzeko. Xede horrekin, Euskadiren kanpo ordezkaritzak antolatu eta martxan jarri behar dira, bai eta egiten dituzten jarduerei euskarria eman eta jarraipena egin ere.


Beste zereginak

Aipatutako bi zereginez gain, Kanpo Harremanetarako Atalak zeregin gehiago ditu bere gain, eta ondorengo lerroetan adierazi dira:

  • Eusko Jaurlaritzaren Sail, Erakunde Autonomo eta Sozietate Publikoen kanpo ekintza guztiak sustatzea, jarraipena egitea eta koordinatzea.
  • Kanpo Ekintzarako Idazkaritza Nagusiak Euskaditik kanpo garatutako jardueren koordinazioa egitea.
  • Eusko Jaurlaritzak nazioarteko erakundeekin harremanak edukitzeko bideak sustatzea eta erraztea.
  • Euskadirekin kanpo harremanak dituzten herrialdeekin elkarlanean jarduteko politikak zehaztea.
  • Eusko Jaurlaritzaren kanpo politika ahalik eta eraginkorrena lortzeko beharrezkoak diren bitartekoak, mekanismoak eta neurriak diseinatzea.
  • Eskuarki, Euskadiko Gorputz Kontsularrarekin harremanak edukitzea.



 


Azken eguneratzea: 2006/11/14