|
| Mikel Burzako, Kazuyuki Taketani eta Joseba Etxebeste |
Eusko Ikaskuntzak munduko jolas tradizionalei buruz antolatutako jardunaldietan, Kobeko Atzerriko Ikasketen Unibertsitateko aditu den Kazuyuki Taketanik hitzaldi bat eman du, "Jolasak, kirola eta gizarte Japonian: errealitate hirukoitza" izenburupean. Urtebete pasatxoan Euskadin eman duen bigarren hitzaldia da. Izan ere, 2007an, EHUk lagunduta, mintegi berritzaile bat egin zen jolasak, erritoak eta kirolak ikuspegi sakratu zein profanotik aztertzeko, eta Japoniako hainbat akademikok hartu zuten parte.
Orain, euskal diasporan jarri du arreta irakasle honek, eta Amerika izango da bere ikerketaren kokaleku nagusia. Horretarako, "Globalizazioa eta kirol tradizionala" izeneko ikerketa egingo du, eta Japoniako Gobernuko Hezkuntza Ministerioaren laguntza izango duelakoan dago. Hurrengo lau urteetan, gai horrek izan ditzakeen ikuspegi desberdinak landuko ditu, ekialde zein mendebaldean. 2011n biribilduko litzateke lana, Japonian mintegia eta argazki-erakusketa eginda, gure errealitatea japoniarren begietara gerturatu nahian
|